Gaztetalk Bilbao Europa izeneko mintegi-sortaren helburua da hausnarketarako, ezagutzarako eta partaidetza aktiborako espazioak sortzea, gazteek eta gazteen arloko politiken arduradunek erronkak identifikatzeko aukera izan dezaten eta, hartara, proposamenak eta iradokizunak egin ditzaten elkarrekin. Honako honetan, hiri gazteak eraikitzeko behar diren balioak izango dituzte aztergai, hori guztia Europar Batasunaren Erasmus + Key Action 3 (KA3) programaren barruan eta Europar Batzordearen Elkarrizketa Egituratuaren Lehentasunekin bat etorrita.
Gaztetalk Bilbao Europa, 'Bihar-etziko hiri gazteak: balioetan oinarrituta eraikiz' mintegiak adituen zein gazteen ikasketak, jardunbide onak, ondo egiten jakitea eta esperientziak partekatzeko eta hausnartzeko aukera eskaintzen du.
Europar ingurunean garatzen den ekimen honek hausnarketarako gonbidapena egiten du toki-mailatik lurraldez gaindiko mailara, Europar Batzordearen Elkarrizketa Egituratuaren bidez, Europar Estrategia 2020aren testuinguruaren barruan Europako lankidetzari buruzko etengabeko hausnarketaren forotzat jo daiteke. Europar Batasunak proposatutako hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailearen marko erreferentea da, gazteen estrategietan zuzenean eragina duena.
Saio bi izango dira eta horietan pertsona gazteekin eta talde eta erakunde batzuetako ordezkariekin lan egingo da, betiere lau ardatz hauen inguruan:
• Herritarren konpromisoa.
• Ingurumenaren arloko jasangarritasuna.
• Dibertsitatea.
• Kultura, sormena eta berrikuntza.
Lan-jardunaldietan sormenezko dinamikak, partaidetzan oinarritutakoak, izango dituzte, gazteentzako hiri erakargarriagoak eraikitzeko erronkak eta estrategiak identifikatzen lagunduko dutenak, betiere hainbat balio oinarri hartuta: justizia soziala, elkartasuna, partaidetza, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa, dibertsitate sexuala, kulturala eta generoaren arlokoa, besteak bestea.
Saio irekirako izan ematea
Jardunaldioi hasiera emateko, erakundeen irekiera-saioa egingo da urriaren 3an. Saio irekia izango da eta hitzaldi hauek eskainiko dira:
• 'Industria Creativa Kosice: apoyando el talento, la comunidad y las redes'. Michal Hladky, Kosice (Eslovakia) hiriko Industria Sortzailearen arduraduna.
• Relacionando 'Ciudad y Juventud: con, contra, de, desde, para, sin, tras….¿segun?'. Imanol Zubero, EHUko irakaslea eta soziologoa.
Saioa ixteko, Bilboko lau esperientzia aurkeztuko dira; ardatz bakoitzeko bat: Fair Saturday, Recrea Programa Antirumores, Spoken Word.
Horretarako, izena eman behar da aurrez Bilborock-en, telefonoz deituta 94.415.13.06 zenbakira (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik barikura, eta 17:00etatik 21:00etara, zapatuetan).
Era berean, Bilboko Udalak mintegiaren eztabaida zabaldu nahi du sare sozialetara, interesatutako pertsonek parte hartzeko aukera izan dezaten. Horretarako #BilbaoGaztetalk traola erabili ahalko da.
Programa
Urriak 3, astelehena
- 10:30-11:00. Irekiera-ekitaldia: Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea
- 11:00-11:30. Hitzaldia, Michal Hladky-rena: 'Industria Creativa Kosice: apoyando el talento, la comunidad y las redes'.
- 12:15-12:45. Hitzaldia, Imanol Zuberorena: Relacionando 'Ciudad y Juventud: con, contra, de, desde, para, sin, tras…¿segun?'
- 13.00-14:00 Bilboko esperientzien aurkezpena, Pechakucha formatuan: Fair Saturday, Recrea, Programa Antirumores, Spoken Word.
- 15:30-18:30 Lan-saioak (saio itxia).
Urriak 4, asteartea
10:00-13:00: Lan-saioak (saio itxia).
13:00: Ondorioak aurkeztea.