Trafiko etena Zabalbiden eta ur mozketa Iturribiden iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko irailaren 27a

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 28, astezkena, goizean, trafiko etena egongo da Zabalbiden eta aldiz, arratsaldean, ura moztuko dute Iturribiden. 

Bihar, irailak 28, asteazkena, 11:15etatik 12:00etara bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Zabalbide kalea, Juan XXIII.aren plazaren eta Zabalbide kaleko 116. zenbakian dagoen Ave Maria ikastetxearen artean. Ordezko bideak Zumalakarregi, Ibarsusi-Egirleta errepidea, Garate bidea edo Jesus Galindez kalea izango dira.

Ave Maria ikastetxearen mendeurrena ospatzeko txistulariekin egingo den kalejira dela-eta okupatuko da kalea.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua moztuko dute Iturribide kaleko 37tik 63ra bitarteko zenbaki bikoitietan.

Iturribide kaleko 60. zenbakiko ur-hartune bat konpontzeko kenduko dute ura.