Bandak zuzendariordea den Iñaki Urkizuren batutapean jardungo du eta obra oso ezagunak interpretatuko dira, besteak beste: Reveriano Soutulloren Puenteareas (Pasodoblea), Alfred Reeden A jubilant overture, Federico Chuecaren El Bateo (Preludioa), Pelayo Marinen Abestuten eta dantzatzen (euskal Rapsodia), Jose Mª Lacalleren Amapola, Damaso Perez Pradoren Mambo jambo eta Josep Mª Tarridasen Islas Canarias.
Zuzendaria
2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da Iñaki Urkizu (Beasain, 1961). Zortzi urterekin hasi zen trompeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakaslea izan da, zenbait bandetako kolaboratzailea, -Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzaren ardura hartu zuen, ordura arte trompeta bakarlaria zena. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.