Horretarako, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei begira, prebentzioko jarduketak, boluntarioenak eta laguntza psikosoziala ematekoak gauzatuko dira.
Programa hau erakunde biek ordaintzen dute eta Suspergintza erakundeak garatuko du 2016an.
Aldundiak eta Udalak baterako eskumenak dituzte gai horretan eta, hortaz, 2007a ezkero lankidetza-hitzarmena sinatu dute, diru-laguntza emateko Bilboko Udalari, programaren guztirako kostuaren erdiarekin, programa horren garapena finantzatzeko.
2007-2015 urteen artean, 2.011 pertsonak jo dute gugana eta mendekotasun-egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen familiako zaintzaile ez profesionalei laguntza emateko 3.526 eskariri erantzun zaie.