Frontoiaren estalki nagusia ez ezik, alboan atxikitako horma eta kioskoa eraberritzeko obrak ere egingo ditu Udalak. Espazioak estalki bi izango ditu bata bestearen gainean: nagusia, frontoiaren behealdea babesteko dena, eta markesina osagarria, pilota erabiltzen ez diren beste jarduera batzuk egiten direnean bildutako jendea babesteko izango dena.
Obra hauek elementu urbano berri bat sortuko dute, frontoiaren eta estalkiaren baturaren ondorioa. Estalkiak lau alderdi hauek izango ditu:
- Estalitako alde behinena.
- Aurreko beirazko markesina babesgarria, diseinu arinekoa.
- Atzeko estalkia, zink eta zurez egina.
- Exedraren estalkia, orain duen izaerari eutsiko diona.
Zorrotza auzoan, hortaz, kalitatekozko espazio bat sortuko da. Horretan garrantzia izango dute kanpoaldeak eta barnealdeak, oraingo frontoi gehienetan ez bezala.
Estalkiak eta frontoiaren bilgarriak frontoiaren jarduerarekin erlazionatutako objektu ezagunak ekarriko dituzte gogora. Fatxadaren akaberarako zinta metalikoak proposatu dira. Horiek ehundu egiten dira eta azkenean oihal baten itxura sortzen da. Hori gardena eta opakua izan daiteke, ehunduraren arabera.
Espazio guztiek izango dute euren argiaren tratamendu berezia.
Frontoiaren aurrean merkataritza-arloko jarduerak egiten direnean bildutako jendea babesteko markesina oso-osoa izango da beirazkoa.
Frontoiaren estalki nagusiak gardentasun bahetua izango du aurreko salan eta kontrakantxan eta irekiera garden handia kantxa gainean.
Labur esanda, frontoiak gardentasun osoa izango du kanpoko estalkietan; argi asko sartuko da kantxa gainera; aurrefrontoian eta kontrakantxan argi bahetua egongo da eta itxitura bertikaletan zehar gardentasun sotila sartuko da.
Obrak esleituta aurrekontua milioi bat eurokoa da.