Abesti ezagun ugari sortu zituen Urbietak: Jon Braun, Ran Rober Ran, MacMikel... Horiek eta beste asko kantatzeko deialdia egin dute urriaren 1ean. 'Imanol Urbieta omenaldi kantu poteoa' antolatu dute hainbat kantuzalek. 13:00etan, Unamuno plazan elkartzeko deia egin dute: "Imanolen kantek hiru belaunaldien belarri, bihotz eta mingainak ezagutu ditu eta egin diezaiokegun omenaldirik onena, kantatzen jarraitzea eta ahozko transmisioan belaunaldiz belaunaldi sakontzea da. Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko".
[2016-09-28] Imanol Urbieta irakasle eta musika sortzailea hil da
Ikastolako irakasle aitzindari eta musika hezitzaile, sortzaile eta maitale, handia izan da Imanol Urbietak utzi iduen arrastoa eta utzi duen ondarea, belaunaldiz belaunaldi dirauena. Nork ez du noizbait Ranrroberran abestu txikia zenean?, edo Kalera kalera, borrokalari kalera? Zenbat ikastola eta udalekutan jarri dira Xirula Mirula edo ta Xixupika? Bada norbait Jon Braun ezagutzen ez duenik?
Imanolen kantek hiru belaunaldien belarri, bihotz eta mingainak ezagutu ditu eta egin diezaiokegun omenaldirik onena, kantatzen jarraitzea eta ahozko transmisioan belaunaldiz belaunaldi sakontzea da.
Ekarri etxean gordeta dituzun musika tresnak eta kantu liburuak eta ordubeteko kantu jira egingo dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar. Musika tresnaren bat jotzen baduzu, anima zaitez! Kantatzea gustatzen baduzu agertu!
Zabaldu mezu hau, ume, guraso, nerabe, gazte zein adinekoei! Guraso elkarte, musika eskola, bertso eskola zein abesbatzei!