Bilbo zeharo eraldatu den hiria da; industriala izatetik dinamikoa izatera pasatuz, kalitateko zerbitzuak dituela ezaugarri nagusi. Garbiketa-zerbitzua bilbotarrek "gehien baloratzen duten zerbitzuetakoa" da Udalaren esanetan, urtero hamarretik zazpiko puntuazioa lortuta.
Udala buru-belarri ari da zerbitzua eraberritzen. Urian ahalik eta eragin gutxien izatea, neurrira egindako lana taxutzea sasoia eta uriaren asimetria aintzat hartuta eta zerbitzuaren gestioa modernizatzea dira lehentasunezko eginkizunak.
Zerbitzu berrian hiri-garbiketa publikoa, hondakinak garbitzea eta gestore edo transferentzia zentro batera eramatea sartzen da. Mercabilbaoko instalazioetako hondakinak garbitzea, batzea eta gestore edo transferentzia zentro batera garraiatzea ere sartzen da. Horrez gain, prebentzioari, berrerabiltzeari, birziklatzeari eta beste balorizazio-mota batzuei buruzko araudi berria ere sartuko da.
Gobernu Batzordeak gaur onartu ditu zerbitzu berrirako lizitazioaren pleguak eta prozesua hastea. Kontratua lau urterako izango da. Aurrekontua, berriz, 49 milioi eurokoa urtean. Flota osoa berritu, Bilbogarbiak berregituratu eta zerbitzu berriak jarriko dira, hala nola, 5. edukiontziaren hedapena, bilketa selektiboa eta erabilitako olioaren bilketa.