Bihar, urriak 1, larunbata, 17:30etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalearen zati bat okupatuko da Azoka parkean, Zorrozgoitibidean, Ontziolan, Zalbidea estratan, Zorrotza-Kastrexana errepidean, Abaroa estratan eta Hermogenes Rojon.
Zorrotzako laugarren herri-lasterketa egiteko okupatuko da kalea, baina garajeetako sarbidea libre egongo da une oro.
Bestalde, biharko 09:00etatik igandeko 05:00etara; eta igandeko, urriaren 2ko 11:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxita egongo da Basurtuko Geltokiko kalea. Denbora tarte horretan ezingo da garajeetara sartu; irteera libre geratuko da. gainera, biharko 08:00etatik biharamuneko 08:00etara, aparkalekuak okupatuko dituzte kale berean, 2. eta 5. zenbakien artean. Alde horretan hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bidea Basurtubekoa izango da.
Basurtun programatutako putxeren jaietako ekitaldiak egiteko okupatuko da esparru publikoa.