Udaltzaingoak ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko urteko hirugarren kanpaina abiarazi du

uriola.eus 2016ko ira. 30a, 07:30

Astelehenean hasi (urriak 3) eta igandera arte (hilak 9), Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) inguruko 2016ko hirugarren kanpaina jarriko du abian, Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan.

Pneumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.

Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko eta Koordinazio Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.

Aurtengo aurreko kanpainako datuak 

2015ean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko hiru kanpaina egin ziren. Udaltzaingoak 980 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 132 ibilgailuri, hots, %13,5ri, salaketa jarri zitzaien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.