Bihartik urriaren 6ra bitartean, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Mallona bidarrietan, Begoñako Andra Maria kalearen eta Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxeldearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bideak Begoñako Andra Maria eta Pedro Cortes Udal Sendagilea izango dira. Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxaldeko 7, 8 eta 9 zenbakien parean dagoen bidetik pasatu ahalko da norabide bietan. Horretarako seinalistak egongo dira. Mallonako Bidarrietako eta M. Agirre Agirre kaleko garajeetara sartzeko Polboretxebidearen eta Pedro Cortes etxaldearen bide-gurutzetik; hau ere seinalistek erregulatuta.
Tarte horretan fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.
Bestalde, bihar ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Andra Maria kaleko 1etik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 2tik 8ra bitarteko bikoitietan.
Andra Maria kaleko 1ean ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.