Kale itxiera eta ur mozketa biharko Errekakoetxen eta Bruno Maurizio kalean

uriola.eus 2016ko urr. 4a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 5, asteazkena, kalea itxi eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira Errekakoetxe kalean; eta ura moztuko dute Bruno Maurizio Zabala kalean.

Bihar, 09:30etatik 16:30etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Errekakoetxe kalean, Rekalde zumarkalearen eta Concha Jeneralaren kalearen artean. Poza Lizentziatua eta Concha Jeneralaren kaletik egingo dira ordezko bideak.

Eraikin batean egin beharreko konponketa lanak direla eta okupatuko da espazio publikoa.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Bruno Maurizio Zabala kaleko 43, 47, 49, 51, 53 eta 55. zenbakietan. Hartune partikular bat konpontzeko kenduko dute ura.