Oinezkoen aldearen okupazioa Casilda parkean eta ur mozketa Barrenkalebarrenan

uriola.eus 2016ko urriaren 5a

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 6, osteguna, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko dute Casilda Iturrizar parkean eta ur mozketa egongo da Barrenkalebarrenan. 

Bihar, 10:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, berdeguneen eta oinezkoen eremuaren zati bat okupatuko da Casilda Iturrizar parkean, Casilda Iturrizar estatuaren parean. Oinezkoek igarobide bat izango dute une oro.

Segurtasuna dela-eta, ezki bat moztu behar dute; eta horregatik okupatuko dute kalea.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Barrenkalebarrena kaleko 1, 2, 4 eta 6 zenbakietan. Hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.