Jarduera fisikoa sustatzeko ‘Ibiltarien sarea’ eta ‘Zahartze osasungarria’ programak abian dira

uriola.eus 2016ko urr. 5a, 09:30

Beste behin ere, Osasun eta Kontsumo Sailak kiroletako zapatillak jantziko ditu jarduera fisikoa bultzatzeko 'Ibiltarien sarea' eta 'Zahartze aktiboa' programen bidez. Urrian abian jarriko diren programa bi horien helburua, bilbotarrek bizimodu aktiboan oinarritutako ohitura osasungarriak eskuratzea da.

Alde batetik, 'Ibiltarien Sarea' aste honetan, urriak 3, hasi da, ibiltzeko ohitura eguneroko bizimodura gehitzea eta harreman sozialak lantzeko helburuekin.

Yolanda Diez Saileko zinegotzi ordezkariak adierazi duenez, iazko arrakasta ikusita (6.228 bilbotar baino gehiagok parte hartu zuen), ibiltarien sareko programazio zabalagoa eskainiko dute aurten. Horrela, bada, urrian hasi eta ekainaren amaierara arte egunero egingo da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Eta, berritasun modura, aurten asteazken arratsaldetan ere egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Ez dago izena eman beharrik programan parte hartzeko, nahikoa da hileko egutegian adierazitako lekuan eta orduan egotea (www.bilbao.eus).

Programak ibilbide errazak proposatzen ditu, beste bilbotar batzuekin batera, uriko parke eta berdeguneez gozatzeko. Aukeratutako lekuetan jarlekuak, iturriak, komun publikoak, gimnasia egiteko zirkuitu txikiak eta beste azpiegitura batzuk egoten dira. Ikasturte honetarako 12 ibilbide prestatu dira, gutxi gorabehera 6 kilometrokoak. Hasi aurretik berotze-ariketak egiten dituzten parte-hartzaileek eta behin ibilaldia amaituta luzatze-ariketa batzuk.

Esperientzia eta prestakuntza duten monitoreek gidatzen dituzte ibilaldiak eta jarduera dinamizatu eta atseginago egiten dute, ibilbideko puntu interesgarriei buruzko informazioa eta oinetakoei, ibilbideei, luzatze-ariketei, hidratazioari eta beste gai batzuei buruzko aholkuak ere ematen dizkiete parte-hartzaileei.

Denborarekin parte-hartzaileek euren aldetik talde-dinamika propioa edukitzea da helburua, alegia, euren kontura uriko barrutietan taldeak sortzea eta antolatzea.

30 urte baino gehiago abian jartzen dela

Beste alde batetik, 'Zahartze aktiboa' programa daukagu duela 30 urte baino lehenagotik. Hasiera-hasieratik, helburu izan du osasuna jarduera fisikoaren bidez sustatzea eta horretarako, hitzaldi-solasaldiak eta tailer teoriko-praktikoak egiten dituzte, pertsona nagusien kezka-iturri diren gaiei buruzkoak.

Honako honetan, ekimena urriaren 10ean hasi eta ekainaren amaierara arte luzatuko da. Diezek azaldu duenez, parte hartzea doakoa da baina lehentasuna emango zaie pertsona nagusienei. Begirale espezializatu batek gidatuko du jarduera, betiere Saileko medikuek eta erizainek gainbegiratuta.

Zehatz esateko, jarduera hau uriko barruti eta auzo guztietan egiten da, talde txikietan (25 pertsona inguru); guztira, 22 zentrotan (kiroldegiak, barrutietako udaltegiak eta bestelako ekipamenduak) egiten dira jarduerak.

Programa honek onarpen handia dauka bilbotarren artean; ikasturte honeterako 3.000 pertsona inguruk eman du izena, gehienak emakumezkoak, batez besteko 77 urtekoak.

Programaren barruan egiten diren Gabonetako eta ikasturte amaierako jaiekin harreman sozialak bultzatu nahi dira; izan ere, parte hartzen duten pertsona nagusien onura psikologikoa ziurtatuta geratu baita urteekin.