Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea eta Udal Korporazioko kideak buru izan dituen ekitaldi honetan, Juanjo Molinuevo, Bizkaiko Gozogileen Gremioko gerente eta Bizkaiko Gozogintza Eskola Profesionaleko zuzendaria; Chelo Parron, ikasketa-burua; Jose Ramirez, gremioko presidentea; Asier Zorita, Eduardo Bizkarra eta Eduardo Perez gozogileak eta Gozogintza Eskolako lehenengo mailako hamabost bat ikasle.
Ikasle eta irakasleak agurtu ondoren, Bilboko Alkateak eskerrak eman dizkie ekitaldira hurbildu diren guztiei eta bertoko produktuak kontsumitzea eta partekatzea garrantzitsua dela azpimarratu du; horietako bat da Begoña tarta, Begoñako amaren omenezko ospakizunetan ohikoa dena aspalditik.
Ondoren, Aburto Alkateak Begoña tartaren zatiak banatu ditu Bizkaiko Gozogileen Gremioari eta Bizkaiko Gozogintza Eskolari urtero egiten zaien harreran parte hartu duten pertsonen artean.