Bihar hasi eta astebetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Zorrotzabaso kalean, 9. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Bilbobus zerbitzuaren markesina bat jartzeko okupatuko dute esparru publikoa.
Bestalde, bihar hasi eta hilabetez, galtzada, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dituzte Altamira auzoan ere, 1. zenbakiaren parean. Kasu honetan ere, ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute; bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat; eta Bilbobusen geralekua aurreko espaloira eramango dute.
Espaloia zabaltzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, bihartik hasita, bi astez, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Kanariar Uharteen kalean, 2. zenbakiaren parean. Okupatutako gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Espaloia konpontzeko lanak direla-era okupatuko dute kalea.
Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Landetabideko 36. zenbakian eta Artxanda Ergeleta errepideko 3tik 11ra bitarteko zenbaki bakoitietan.
Hartune partikular bat konpontzeko kenduko dute ura.
Ordu berean ere, ura moztuko dute Autonomia kaleko 20tik 30era bitarteko zenbaki bikoitietan. Kale horretako 20. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko hartuko dute neurria.