Jendeak batzen dituen perretxiko-aleak jatekoak diren ala ez zehazteko izango da zerbitzu hau. Gerta litezkeen intoxikazioak saihestu nahi ditugu zerbitzu honen bidez. Iaz 567 pertsonek erabili zuten doako zerbitzua.
Garrantzizko gomendioak
Osasun eta Kontsumo Sailak batutako perretxiko-mota bakoitzaren ale bat baino gehiago eramatea gomendatzen du (hanka osorik aterata dutela eta ebaki gabe), beste espezie bateko aleekin nahastu gabe.
Ale haziak eta zindoak (harrik gabekoak) batu behar dira eta, ahal dela, komeni da batu dituenak berak eramatea, inguruari eta habitatari buruzko zehaztasunak eman ditzan.
Perretxikoak batu eta ahalik eta arinen egin behar da kontsulta (pare bat egun asko jota). Perretxikook plastikozko poltsetatik kanpo gorde behar dira, zabal-zabal jarrita eta hozkailuaren beheko aldean, sorki lehor eta garbiaz estalita.
Ez dira garbitu ez izoztu behar harik eta zelakoak diren jakin arte, usaina eta kolorea galtzen dutelako. Ez dira ontzi berean gorde behar bestelako perretxikoekin.