'Migrazioa, bestelako zentzurak' erakusketa izango da XI. Zentzura At! jaialdiaren aurrekaria

uriola.eus 2016ko urr. 13a, 09:29

Zentsura AT! Jaialdiaren XI. edizioak 'Migrazioa, bestelako zentsurak' erakusketarekin irekiko ditu ateak. Euskal Herrian estreinatuko den eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoak gaurtik abenduaren 14ra jasoko duen argazki erakusketa hau, Munduko Sendagileak erakundearen 'Luis Valtueña' giza-argazkien nazioarteko sariduna den Olmo Calvo kantabriarraren erakusketa da.

'Migrazioa, bestelako zentsurak' erakusketa Euskal Herria bisitatzen duen lehen aldia da, eta Zentsura AT! Jaialdiaren XI. edizioren baitan ezagutzeko aukera izango dute ikusleek. Bertan, Olmo Calvo argazki-kazetaria, 2015eko abuztuko gertakarietan zentratzen da. Garai hartan, 2016ko martxora arte zabalik egon beharreko Balkaneetako ibilbidea itxi egin zuen Mazedoniak, eta "lotsaren hitzarmena" izenekoa onetsi zen. 'Migrazioa, bestelako zentsurak” erakusketak, "migrazioak eragiten dituen zergatiak konpontzen ez dituzten eta ondorioak jasaten dituzten pertsonak urrun edukitzeko baino balio ez duten hitzarmenak, legeak edo alanbradak” salatzen ditu: "gerretatik, bonbardaketetatik eta pobrezia egoeretatik bizirik irten ondoren, ematen ez zaien babeslekua Europan bilatzen duten pertsonak", antolatzaileek laburbiltzen dutenez.

Jose Angel Serrano XI. Zentsura AT! ekitaldiko zuzendariak, "kontzientziak mugitzen lagun dezakeen erakusketa" bisitatzeko gonbidapena luzatu die herritarrei. "Bere gaiak erabateko gaurkotasuna duen arren, inoiz ez da behar beste egiten migrazioaren gaiarekin, eta irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela dioen esaerak oraindik ere funtzionatzen jarraitzen du".