11 kontzerturekin eta txistua protagonistatzat hartuta, Bandak Euskalduna Jauregira itzuliko du euskal musikarik onena. Bertan, beste batzuen artean, Sorozabal, Sarriegi, Bikandi, Urrengoechea, Olazaran Castro, Urteaga eta Landaluze bezalako artista ezagunen obrak interpretatuko dira.
Udal Txistulari Bandak 2016-2017 denboraldiko lehenengo kontzertua irailak 26 eskaini zuen. 'Bi txistulari eta musikari bat' lelopean, Bandak Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru zela, eta Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garciak osatua, euskal musikako hiru musikari handien obrak interpretatu zituen, besteak beste: Felix Ascasso, German Intxausti eta Jose Mª Usandizaga. Errepertorio zabala eta ezaguna eskaini zieten era guztietako entzuleei. Azpimarratzekoak izan ziren: Cestona, Neska mutilak azkenian pozik, Baltsa bariazioekin, Amanecer en el Pirineo, Txoriak nere herriko Sagastian, Mendi Mendiyan, Koldo, Fatxiki, Kontrapasa II eta Hondarribia lanak.
Astelehenean, urriaren 10ean, izan zen bigarren kontzertua eta bertan, txistulariek 'Bailableak eta kontzertu doinuak' ikuskizuna eskaini zuten, Sorozabal, Sarriegi, Bikandi, Urrengoechea eta Olazaran tokiko artista ezagunen lanez osatutako programan.
Azaroaren 7an izango da hurrengo kontzertua eta Euskalduna Jauregiko bazterrak tradizioz beteko dira. Euren eserlekuetatik mugitu gabe eta txistuarekin batera, ikusleek denboran atzera egin ahal izango dute Rafael Castro eta Luis Urteagaren lanez disfrutatzeko. 'Txistulari Banda dastatzen' lelopean, ekitaldi honen protagonista sustraietan oinarritutako musika izango da. Aldiz, azaroaren 23an, asteazkena, Udal Bandak 'Gure esentzia' kontzertuan Landaluze, Olazaran, Ansorena, Aurrekoetxea eta Erauskin artisten lanak interpretatuko ditu.
Bandak 2016ari agur esango dio abenduaren 20an Euskalduna Jauregian. Gabonen gertutasuna dela eta, musika taldeak kontzertu oso berezia eskainiko du, jada ohikoa den Gabonetako kontzertua, hain zuzen ere. Aurten ere, Bilboko Udal Txistulari Bandak urtea agurtuko du Urko Sangronizek zuzendutako Euskeria abesbatzarekin batera. Euskeria abesbatza 1985ean sortutako Bilboko Koral Elkartearen ahozko taldea da, Haur Koruaren eta Helduen Koruaren artean zubi-lana egiten duena. Denboraldi osoko kontzerturik hunkigarri eta familiarrenetakoa izango da. Bestelakoak ez bezala, ekitaldi hau Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan izango da.
2017ko denboraldia '2 poliedro' izeneko kontzertuarekin hasiko dute. Urtarrilaren 11an Garikoitz Mendizabal zuzendaria izango du Bandak txistuan eta Aitor Furundarenak akordioian. Musikaren bitartez poliedro formako marrazki kaleidoskopikoak irudikatu eta margoztuko dituzte, koloreak konbinatuz, bolumenak sortuz eta aldi berean intentsitate handiko emozioa desberdinak transmitituz. Erdi Aroko, Berpizkunde garaiko, gari Barrokoko, folklore, Sarasate, Vivaldi, Guridiren… musikaz disfrutatu ahal izango dute bertaratzen direnek.
Urtarrilaren 25ean ikuskeek kultura herritarraz disfrutatu ahal izango dute A1 Aretoak beregain hartuko duen musikaz eta dantzaz beteriko ikuskizun apartan. Bilboko Udal Txistulari Bandak Bizkaian oso ezaguna eta izen onekoa den Gaztedi Dantza Taldearekin batera jardungo du. Taldeak ia 6 hamarraldi darama folklorea ezagutarazten, beste probintzietako dantzak aztertzen, koreografia berriak lantzen, dantza jantziak diseinatzen, etab.
Era berean, otsaila sorpresaz beterik egongo da. Alde batetik, otsailaren 8an Bilboko Bandak Uztaritzeko Txistulari Bandarekin kolaboratzeko ohorea izango du. Uztaritzeko Txistulariak, tradizioari lotua, bi txistuz, Silbote eta Atabal batez ostatua dago. Taldeak bere musika aberasteko asmoz, beste musika tresna batzuk gehitu ditu, besteak beste: bibolina, 'euphoniuma' eta atabal 'handia'. Duela hogei bat urte musika taldea jaialdietan parte hartzen hasi zen eta kontzertuetako lehen zatietan jotzen duten errepertorio berezi bat proposatzen dute. Otsailaren 22an ikusleek 'Kantaldia' ikuskizunarekin disfrutatu ahal izango dute. Bertan piano-jole, inprobisatzaile eta konpositorea den Iñar Sastreren moldaketak interpretatuko dira. Egun, Iñar Sastre Musikenen eta Pariseko Conservatoire National Superieur de Musique et de Dans-en ari da goi-mailako ikasketak egiten eta horretaz gain, Pariseko Conservatoire Ravel-ean ari da piano jazz ikasten.
Martxoaren 6an, Bandak eta Mariano Santamaria musika interprete ezagunak euren talentuak elkartuko dituzte ikus-entzuleei txistu eta piano emanaldi berezia eskaintzeko. Era guztietako musika interpretatuko dira: ganbara musika binaka, bakarka, etab. Mariano Santamaria ospe handiko piano-jolea da eta gaur egun, Leioako Kontserbatorioan eta Musikenen ari da klaseak ematen. 2016-2017ko kontzertu zikloa martxoaren 21ean bukatuko da 'Txistuak hitz egiten duenean' ikuskizunarekin. Denboraldiko azkeneko emanaldi honetan Xabier Otaolea konpositorearen testu eta musika proiektua eszenaratuko da. Ekitaldi nahiko desberdina eta berezia izango da narraitzaile batek musikaren bitartez kontatuko den istorio batean murgilduko baikaitu. Istorio bat kontatzeko era intimoa izango da, dudarik gabe, ez dira hitzak erabiliko, musikak transmititzen dituen emozioak baizik.
Bilboko Udal Txistulari Banda
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: 'Bilboko Udal Txistu Banda' (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin 'Harizko Txistua' (2006); 'Hala ere' (2007) Kepa Junkera, Pello Ramirez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; 'Bihurrikeritan' (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; 'Kantari Gabonetan' (2010) Leioako Kantika Koralarekin; 'Plazan' (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, 'X Urte, hamaika lagun' (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.