Bihar urriak 15, 19:00etatik 22:30etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Moyua plazaren eta Mazarredo zumarkalearen artean Bilboko Pasarelaren VII. edizioa egiteko.
Garajeetako sarrera-irteerak:
- Moyua plazaren eta Portuko Markesaren kalearen artean dauden garajeetako sarrera-irteerak baimenduko dituzte. Mazarredo zumarkalea eta Portuko Markesaren kalea zabalik egongo dira zirkulaziorako.
- Diputazio kaleko 5. zenbakiko garajeko sarrera-irteerak Colon de Larreategi kaletik egin ahal izango dira.
Kale Nagusiko 36. eta 37. zenbakiko Bilbobuseko geralekua kendu egingo dute eta horrek 01, 10, 28, 56, 62, 72, 77 eta 7A lineei eragingo die.
Bestalde, igandean, urriak 16, 11:00etatik 12:45era bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazio moztuko dute Uribitarte kalea, udaletxeko zubiaren eta Acebal Idigoras kaleen artean. Ordezko bidea Uribitarte zeharkalea izango da.
Bidegorria okupatuko dute Euskalduna zubiaren eta Udaletxeko zubiaren artean, Unibertsitateen etorbidean eta Volantin pasealekuan. Era berean, Udaletxeko zubiko espaloitik hurbilen dagoen goranzko zirkulazio-erreia okupatuko dute eta ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute gainerako erreietatik.
Neurri hauek Bularreko Minbiziaren Aurkako Lasterketa egiteko hartuko dira.