Artxandako Igoeraren VII. Herri Martxa antolatu dute iganderako

uriola.eus 2016ko urr. 21a, 10:00

Proba igandean, urriak 23, igandea, izango da eta irteteko hiru ordu izango ditu: lehenengoa, 10:00etan, bigarrena, 10:30ean eta azkena, 11:00etan. Irteera Areatzan egongo da eta 2016ko edizioko ibilbideak 281 metroko desnibela eta 9,85 kilometroko luzera izango du. Ibilbidea egiteko ordu bi eta hiru ordu bitartean beharko dira. 

Ibilbidea honakoa izango da: Areatza - Campo Volantin - Deustuko Unibertsitatea - Ugaskobidea - Enekuri/ Artxanda errepidea - Artxandako begiratoki nagusia (horniketa) - Landetabidea - Andra Mari auzoa - Etxebarria parkea - Gas plaza - Areatza.

Erritmo guztientzat aproposa da ibilbidea; hau da, ibilbide erreza eta erosoa; antolatzaileen arabera, plan ona familiako guztiekin edo lagunekin egiteko.

Aurreko edizioetan bezala ongintzako helburua du probak eta bildutako diru guztia Gorabide elkartearentzat eta Gizakia fundazioarentzat izango da.

Argibide gehiago hemen.