Itsas biziekin bat eginda, itsasgorak ematen diren momentuetan –bereziki arratsaldeko orduetan- itsasadarreko urak apur bat gainezka egin dezakeela aurreikusita dago Elorrietan, Zorrotzaurren, Euskalduna Zubiko biribilgunean, Olabeagan eta Deustun Itsasadarreko pasealekuetan.
Ildo honetan, Herritarrentzako Segurtasun Sailak atzo zein gaur arratsaldean, arrisku handieneko momentuetan zaintza dispositibo berezia mantenduko du itsasadarreko inguruetan urak zertxobait gainezka egin dezakeelakoan. Era berean, Obra, Zerbitzuak, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoko Sailak hiriko estolderia berrikusi du, eta kamioi bana jarriko du itsasadarreko bi aldeetan, itsasaldiak baretzeko.