Gaur, astelehenea, urriak 17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Egun honekin bat eginez, Ongi Etorri plataformak herritar asko "pobrezia eta bazterketara zigortzen dituzten Europar Batasuneko politika neoliberal eta patriarkalak" salatuko ditu. Horretarako, astelehenero bezala, Plaza Biribilean elkartuko dira 19:00etan, eta asteroko elkarretaratzea ordu erdiz luzatuko dute.
Plataformako kideen hitzetan, "bizitza duina izateko eskubidea pertsona guztiona da, edo ez da. Agintari europar batzuk buruan duten kastaren aberastasunaren kontra gaude. GKE-ei gogorarazi nahi diegu asilo-ekubidea unibertsala dela, eta nazioartean onarturiko pertsonen eskubideak estatuen subirotasunaren, bozken, eta norberak bere jantziaren poltsikoan gorde nahi dituen elkartasun-kuoten gainetik daudela".
Bestalde, ostiralean, urriak 14, OEEBko ekintzaileek manifestu bat aurkeztu zuten Frantziar Kontsulatuan Calaiseko errefuxiatuen ateraraztea errefusatuz.