Herri kultura garaikideak aztergai izango dira Bilbon gaurtik larunbatera

uriola.eus 2016ko aza. 10a, 11:53

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako KulturAire, Herri Kultura Garaikideen Nazioarteko lehenengo Topaketa gaurtik larunbatera, azaroaren 10ean, 11n eta 12an egingo da Bilbon, Campos Eliseos Antzokian eta Azkuna Zentroan. Helburua, euskal kultura garaikidea -sustrai herrikoiak dituena-, eta adierazpide garaikideetarako bilakaera izan duten beste kultura batzuen arteko trukea da.

Gauzak horrela, gertuko herri kulturak eta mundu mailako beste herri kultura berritzaile batzuk ezagutarazi nahi dira. Lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

KulturAiren egingo diren jarduerekin Bizkaiko eta Euskadiko kultur sareari erakutsi nahi zaio une honetan sustrai herrikoia duten kulturen arloan Europan eta munduan egiten ari dena.

Jaialdiaren egiturari esker, KulturAiren elkarren artean osagarri diren 4 atal bereizteko aukera dago; horietan gai eta eremu hauek jorratuko dira: zabalkundea, ikerketa-lana, jakintza, politika publikoak, kasu arrakastatsuak eta esperientzia profesionalak, betiere arlo praktikoari ere leku eginez. 

Ekitaldietako batzuk arlo horretako profesionalentzako izango dira eta ikuskizunak, ordea, denontzat.

Jarduera motak

KulturAirek jardueraz betetako programa aurkeztu du; jarduera horietan benetako esperientziak aztertu eta eztabaidatuko dira nazioarte mailan izen handia duten profesionalekin, besteak beste, hauekin: Donald Shaw (Celtic Connections Jaialdiko zuzendaria), Greg Lawson (Albatross Song), Faustino Nuñez (flamenkologoa), Jagoba Santos 'Yago' (gitarrista), Guiomar Fernandez Troncoso (Historian lizentziatua eta flamenkoan aditua) eta Asuncion Perez 'Choni' (flamenko-dantzari eta koreografoa). 

Jakintza/Ikerketa-lana/Politika publikoak 

Ikerkuntza akademikoarekin, jakintza elkartrukatzearekin, diziplina artistiko jakinekin lotutako ikerkuntza eta garapenarekin, herri mailako kultura garaikidea sustatzeko eta bultzatzeko politika publikoekin loturiko ekintzak ezagutarazteko espazioa.

Esperientzia eta kasu arrakastatsuak

Kasu errealak, aukeratutako diziplina artistikoak gaur egunera nola egokitu diren azalduz. Kasu horiek erreferentzia, jardunbide onak… izan daitezke.

elK:AIREizketak

Jarduera praktikoa, aukeratutako kulturez hitz egin eta esperimentatzeko (horien zer? eta nola?). Ikuskizunen tipologietara, formatuetara begira egon daitezke. Helburua da gonbidatutako kultura bertoko kultura batekin harremanetan jartzea, sinergiak eta lan egiteko modu berritzaileak ezarri ahal izateko.

K:AIREstage

Topaketetan parte hartzen dutenek normalean ikuskizunetan ikusgarri izaten ez den zati bat esperimentatuko dute ikusleek (nahiz eta kultur arloko sektoreetan jardun).

Kafea hartzeko tartea

Gonbidatutako kulturako pertsonarekin kafea hartu eta hitz egin ahal izango dute partaideek. Atsedenerako tartea, beste era batera hitz egin ahal izateko.

Kontzertua-ikuskizuna 

Denontzat. Topaketak iraun bitartean, ikuskizun bat egongo da egunero, gonbidatutako herri kultura garaikideetako bakoitzak ikuskizun artistiko bat egingo du. Azaroaren 10ean Albatross Song taldeak joko du Campos Elíseos Antzokiko aretoan; azaroaren 11n, Asunción Pérez ‘Choni’k ‘Compás de espera’ bere ikuskizuna eskainiko digu; eta KulturAire amaitzeko, azaroaren 12an, Jagoba Santos, ‘Yago’,  gitarrista izango dugu.

Kontzertu-ikuskizunak

- Azaroak 10: Albatross Song 15,00 €. Campos Eliseos Antzokia. Sarrerak  entradas.teatrocampos.com ; kutxabank.es eta lehiatilan

- Azaroak 11: Choni Cía. Flamenca 15,00 € tan Azkuna Zentroan; Jarduera Osagarrien Zentroa 1 (1. solairua). Sarrerak azkunazentroa.com eta Infopuntua Azkuna Zentroan.

- Azaroak 12: Yago Santos 15,00 €tan Azkuna Zentroan; Jarduera Osagarrien Zentroa 1 (1. solairua). Sarrerak azkunazentroa.com eta Infopuntua Azkuna Zentroan.

KulturAire egitaraua

Azaroak 10, osteguna, Campos Eliseos Antzokian:

Kupula aretoa

- 09:30. Akreditazioak, ongietorria partaideei eta agiriak ematea.

- 10.00. KulturAire 2016ko programaren aurkezpena Josune Ariztondo Akarregirekin; Bilbao 700-III Millenium Fundazioa.

- 10.30. Celtic Connections. Eskoziako eta munduko paisaia aldakorrarekin. Donald Shaw. Celtic Connections Jaialdiko zuzendaria.

- 11:30. Atsedenaldia-kafea.

- 12:00. Musikari tradizionalen bihar-etziko erronkak. Greg Lawson. Albatross Song.

- 13:00. elK:AIREizketak. Hitz egiteko espazio dinamizatua. Andoni Lastra. Kultiba aldaketa kulturalak.

- 14:30. Janarirako tartea.

- 16:00. Kafea hartzeko tartea 

Antzokiko aretoa

- 17:00. K:AIREstage. Albatross Song.

- 20:00. Kontzertu-ikuskizuna: Albatross Song.

Azaroak 11, ostirala, Azkuna Zentroan:

Jarduera osagarrietarako zentroa (1.solairua)

- 09:30. Ongietorria partaideei.

- 10.00. Flamenkoa berrikuntzaren eta garaikidetasunaren testuinguruan. Faustino Nuñez. Kordobako Goi-Kontserbatorioa eta Cadizeko Unibertsitateko Flamenkologiako gela.

- 11:00. Atsedena-kafea.

- 11:30. Esperientziak eta kasu arrakastatsuak flamenkoaren berrikuntzarekin lotuak. Guiomar Fernandez Troncoso. Endirecto FT S.L. Jagoba Santos ‘Yago’. Gitarrista flamenko klasikoa. 

- 13:00. elK:AIREizketak. Hitz egiteko espazio dinamizatua. Andoni Lastra. Kultiba aldaketa kulturalak.

- 14:30. Janarirako tartea.

- 16:00. Kafea hartzeko tartea 

- 17:00. K:AIREstage. Compas de Espera. Choni Cia Flamenca.

- 20:00. Kontzertu-ikuskizuna: Compas de Espera. Choni Cia Flamenca.

Azaroak 12, larunbata, Azkuna Zentroan:

Jarduera osagarrietarako zentroa (1.solairua)

- 20:00. Kontzertu-ikuskizuna: ‘Jubilo’. Jagoba Santos ‘Yago’.

Topaketa profesionalak

Izena emateko klikatu hemen. Gaurtik aurrera eman ahalko da izena; Izen emate bonifikatuak 10 euro balioko du (azaroaren 1a baino lehenagoko izen emateentzat); aldiz, izen emate arruntak 15 euro balioko ditu.