Migratzaileei laguntzen dieten elkarteen lanaren berri izateko "aukera paregabea"

uriola.eus 2016ko urr. 18a, 09:37

'Mundu walk' izena eman diete San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako elkarteek migratzaileekin egiten duten lana ezagutarazteko Artelan Berreginen Museoko arduradunek antolatutako ibilbide gidatuei. Gaur, hilak 18, ibilbide horietako batean parte hartzeko "aukera paregabea" dute herritarrek. 

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoek munduko hainbat lekutako pertsonak hartzen dituzte. Pertsona horiek beren jaioterrietatik alde egin eta migratu behar izan zuten, beste leku batean zerotik hasteko.

Artelan Berreginen Museoak -1955etik San Frantzisko auzoaren erdi-erdian dagoena-, ibilbide bat proposatzen du "pertsona horiei merezitako aukera berria lortzen lagundu ohi dieten auzoko elkarteak ezagutzeko". Museoko arduradunen esanetan, "aukera paregabea" migratzaileei laguntzen dieten elkarteen lanaren berri izateko.

 

'Mundu walk' ibilbide gidatua

Hizkuntza: Gaztelania

Elkargunea: Artelan Berreginen Museoa

Eguna eta ordua: Urriaren 18a, asteartea. 18:00etatik 19:30era

Antolatzailea: Artelan Berreginen Museoa

Informazioa eta erreserbak: 944 150 231 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara) / edumrab@museoreproduccionesbilbao.com

Leku-kopuru mugatua.