Argazkiak eta lekukotzak jasotzea dute helburu Iturfest jaialdiaren antolatzaileek, ANTespacioko kideek. Horretarako hitzordua finkatu dute gaur, hilak 22, 20:00etan Melilla y Fez tabernan. Biltzen den materialarekin Iturralde auzoko kontakizunen argitalpen digital bat osatu eta dohainik banatuko dute.
Alde Zaharreko "periferian" kokatutako auzo bizia da Iturralde. Iturribide kale luzean eta inguruetan zazpi egunez hamaikatxo jarduera antolatu dituzte ostiralean hasita. "Gure helburua da eguneroko espazioan, artera bideratuta ez dagoen gunean esku-hartzea, topaketa bat-batekoaren bidez, hurbilekoa eta ez erasokorra", diote antolatzaileek. Horrela, auzotarrek egunero konpartitzen dituzten txokoak "beste ikuspuntu batetik" hautemango dituzte.
Artista eta sortzaileek bizipenak eta ikuspuntuak euren artean eta auzokideekin elkarbanatuz lan egingo dute. Proiektu espezifikoak landuko dituzte; espazioa eta denbora kontuan hartuta. Tamara Garcia, Irati Ironiza, Spoken word, Unai Requejo, Dibujar tolrato, Alfonso Alvarez, Leilaylanda, Kiko Monzon eta Roman Ljubimov-Pablo Escauriaza dira bigarren edizio honetako partaideak.
II. Iturfest - Egitaraua
Urriak 21 ostirala
18:00 Psicoclavo fanzinearen aurkezpena (La casa de atrás).
19:00 Tamara Garciaren esku-hartzea (Melilla y Fez tabernan).
21:00 Unai Requejoren esku-hartzea (Las Ruedas tabernan).
22:00 Pablo Escauriaza eta Roman Randomen esku-hartzea (La Espuela tabernan).
Urriak 22 larunbata
11:00 Munduko Emakumeak: performancea (Maristas aurreko plazan).
12:00 Tailerra, TRATE: Crea tu ARTEazulejo (Maristas aurreko plazan).
14:00 Kiko Monzonen esku-hartzea (Gustu jatetxea).
18:00 Tailerra, Coloreart: Memorias en cera (Coloreart, Prim 8).
19:00 Tamara Garciaren esku-hartzea (Melilla y Fez tabernan).
21:00 Unai Requejoren esku-hartzea (Metalworld tabernan).
Urriak 23 igandea
11:00/13:00 Irati Inorizaren No hay voz proiektuaren aurkezpena (Arkeologia Museoan).
Urriak 24 astelehena
18:00 Camila Tellezen irakurketa (Rastro dendan, Primeko eskailerak igota, Prim amaierako parkearen aurrean).
18:00/20:00 Dibuja tolrato.
Urriak 25 asteartea
20:00 Kiko Monzonen esku-hartzea (Melilla y Fez tabernan)
Urriak 26 asteazkena
10:00/12:00 Tailerra: 'La construcción de la memoria en lo cinematográfico', Iturribideko CEPA helduen zentroko ikasleentzat
18:00 / 21:00 Virginia Villaplanaren tailerra: 'Mediabiografia. Album colectivo del barrio de Iturralde', aurretiko izen-ematea, Iturribideko CEPA helduen zentroko ikasleentzat
Urriak 27 osteguna
19:00/20:00 Spoken Word: olerki errezitaldea (La casa de atrás)
20.00 Aguo + Anitanimalaren kontzertua (Sunset tabernan: Blvd & Strip)
Mawatres eta Leidalanda artisten instalazioa Iturribide kalean zehar jaialdiak iraun bitartean eta Irati Ironizaren instalazioa Museo Arkeologikoan.
Jardueren kokalekuak
Iturralde auzoa, Prim eta Iturribide kaleak // Arkeologia Museoa, Euskal Museoa, La Espuela taberna, Melilla y Fez taberna, Sunset Boulevard taberna, Iturribideko helduen zentroa, La casa de atrás, Gustu jatetxea, Las Ruedas taberna, Metalworld taberna, eta Rastro denda.