Bilbao Night Marathon lasterketaren ondorioz Bilboko kale nagusietan aldaketak egongo dira bihar

uriola.eus 2016ko urr. 21a, 09:56

Bilbao Night Marathon lasterketaren VIII. edizioa jendetsua izango da, 10.000 pertsonak parte hartuko baitute horretan. Lasterketaren ondorioz, Bilboko hiriguneko kale nagusietan eta itsasadarraren bi aldeetan zirkulazio-aldaketa handiak egingo dira, bihar, urriaren 22an, larunbata, arratsaldean zein gauean. 

Lasterketa 20:30ean hasiko da. Zirkulazioan ezarritako mugak, berriz, 19:30ean hasi, eta 02:15era arte luzatuko dira, gutxi gorabehera. Murrizketa horiek honako auzo hauetan egingo dira bereziki: Abando, Zazpi Kaleak, Uribarri-Castaños, Deustu, San Ignazio eta Ibarrekolanda. Halaber, hainbat garraiobide eta aparkalekutan ere eragina izango du.Hala ere, itsasadarraren bi aldeen arteko konexioa bermatuko da, lasterketak irauten duen bitartean, Salbeko zubiaren eta Euskalduna zubiaren bitartez. 

Guggenheim Museotik abiatu eta bertan amaituko den lasterketaren ibilbide osoa hau izango da, buelta bi eginda (21,097 kilometro bakoitza): 

Guggenheim Museoa - Churruca kaia - Abandoibarra etorb. - Jesusen Bihotza plaza - Kale Nagusia - Moiua plaza - Elcano - Museo plaza - Euskadi plaza - Deustuko zubia - San Pio X.aren plaza - Agirre lehendakariaren etorb. - Aragoi kalea - Larrakotorre kalea - Luis Braille kalea - Kanariar Uharteen kalea - Morgan kalea - Madariaga etorb. - Agirre lehendakariaren etorb. - Deustuko zubia - Euskadi plaza - Museoko plaza - Maximo Aguirre - Kale Nagusia - Jesusen Bihotza plaza - Abandoibarra - Uribitarte kalea - Acebal Idigoras kalea - Buenos Aires kalea - Plaza Biribila - Nafarroa kalea - Areatzako zubia - Erribera kalea - Erribera kalea (bira) - Areatza - Epaltzaren alargunaren kalea - Zingira kalea - Ernesto Erkoreka plaza - Campo Volantin pasealekua - Unibertsitateen etorbidea - Botikazar erribera - Botikazar erribera (bira) - Unibertsitateen etorbidea - Campo Volantin pasealekua - Ernesto Erkoreka plaza - Zingira kalea - Epaltzaren alargunaren kalea - Areatza kalea - Areatzako zubia - Erripa kalea - Uribitarte pasealekua - Guggenheim Museoa.

Bestalde, norbere ibilgailua lasterketak irauten duen denboran ez hartzeko gomendioa egin dute; izan ere, lasterketa udaltzainek eta antolaketako langileek erregulatuko dute uneoro. Era berean, larunbat arratsaldean Bilbora hurbildu nahi duten pertsonei gomendatu diete garraio publikoa (ahal dela, trena edo metroa) erabiltzea eta, ibilgailua erabiliz gero, Etxebarri, Leioa edo Ansioko aldirietako aparkalekuetan uztea, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Izan ere, ibilbidean dauden aparkaleku guztietarako sarbidea mugatuta egongo da, neurri handiagoan ala txikiagoan.

Bilbobuseko linea gehienen ibilbideetan eta ohiko geralekuetan aldaketak egingo dira lasterketak irauten duen bitartean. Bizkaibuseko linea batzuk ere izango diztute aldaketak. Gainera taxi-geraleku batzuk kendu egingo dira eta tranbiaren zerbitzua 19:16an amaituko da.

Zirkulazio aldaketa nagusiak

19:30etik 02:15era bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioan ezarritako murrizketek Bilboko honako auzo hauetan izango dute eragina, bereziki:

Abando

Indautxu eta Abando auzoetara heltzeko Bilborako sarbide onena Juan de Garay kalekoa izango da. Ibaiaren alde batetik besterako joan-etorrietarako Salbeko eta Euskaldunako zubiak erabiliko dira. Uribarruko zirkulazioa errazteko, Kale Nagusia zabalik egongo da, nahiz eta lasterketa bertatik igaro, Jesusen Bihotzaren plazatik Maria Diaz de Harokoaren kalerako noranzkoan. 21:15etik aurrera, Moyua plazaraino zabalduko da.

Zazpi metroko ibilgailuak ezin izango dira Buenos Aires kalean zehar ibili Plaza Biribilatik eta autobus errei berri bat irekiko da Alameda Mazarredoan, Gran Via eta Ibañez de Bilbao kaleen artean.

Gainera, aparkatzeko lekuak ere kenduko dira kale hauetan, aldez auretik hesiak jarrita: Abandoibarra etorbidea, Anselmo Clave pasealekua, Uribitarte pasealekua, Uribitarte kalea, Erripa eta Kale Nagusia (Moyua eta Jesusen Bihotza plazen artean. Maratoia pasatzen den kaleetako garajeek eta aparkalekuek murrizketak izango dituzte sartu eta irteteko. Murrizketa horiek lehenagotik iragarriko dira. 

Zazpi kaleak

Zingira kalea, Epaltzaren Alargunaren kalea eta eta Areatzako kalea zirkulaziorako itxita egongo dira eta Erribera kalean, Mesetako zubitik Areatzaraino, murrizketak egingo dira.

Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetara ere ezin izango da sartu. Dolaretxe kaleko garajeetara Aurrekoetxea kaletik sartu ahal izango da, hor antolaketako langileek emango baitute bidea.

Uribarri-Castaños

Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak, Ernesto Erkoreka plazako biribilgunea, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea (eta azken bi kale horietako garaje pribatuetarako sarbidea) zirkulaziorako erabat itxita egongo dira ordu horietan. Deustuko zubian errei bat zabalduko da, Deustuko noranzkoan, 21:30ean.

Horrela, Castaños-Uribarri auzorako sarbidea kale hauetatik egingo da: Zumalakarregi etorb. - Harritxoen bidea - TraukoMatiko; edo bestela, Salbeko zubia - Maurice Ravel etorb. - Uribarri kalea - Loruri zeharkalea - Tiboli kalea. 

Halaber, bi aukera egongo dira auzotik irteteko: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea - Harritxoen kalea - Zumalakarregi etorb., edo Tiboli kalea - Loruri zeharkalea - Mirador a Bilbao etxaldea - Maurice Ravel etorb.

Deustu

Aldaketak egongo dira zirkulazioan kale hauetan: Agirre Lehendakariaren etorbidea (Deustuko zubirako norabidea okupatuta), Madariaga etorbidea eta Botikazar erribera -Francesc Macià eta Luis Power kaleen artean-.

Hori dela eta, Iruña eta Francesc Macia kaleen artean dauden garajeetarako sarbidea honela egingo da: Ugaskoko tunelak - San Pio X.aren plazako biribilgunea - Agirre anaien kalea (noranzkoa aldatuko da) - Botikazar erribera - Francesc Macià kalea (noranzkoa aldatuko da); beste guneetarako sarbidea Euskalduna zubitik edo Carmelo Bernaola kaleko tuneletatik eta Iruña, Eraso jeneralaren edo Julio Urquijo kaleetatik egingo da.

Irteerak, ordea, Luis Power kalea - Euskalduna zubiko biribilgunetik egingo dira, edo Julio Urquijo kaletik, Euskalduna zubitik edo Carmelo Bernaola kaleko tunelak erabilita. 

21:30etik aurrera, gutxi gorabehera, auzora sartzeko Euskadi plaza, Deustuko zubia eta Agirre Anaien kalea erabili ahal izango dira. Irteerak, ordea, Luis Power kalea - Euskalduna zubiko biribilgunetik egingo dira, edo Julio Urquijo kaletik, Euskalduna zubitik edo Carmelo Bernaola kaleko tunelak erabilita.

San Inazio-Ibarrekolanda

Maratoia dela eta, aldaketak eta murrizketak egongo dira zirkulazioan, kale hauetan: Agirre Lehendakariaren etorbidea, Aragoi kalea, Larrakotorre kalea, Luis Braille kalea, Kanariar Uharteen kalea, Morgan kalea. 

Inguru honetara sartzeko, bide hau egin beharko da: Agirre Lehendakariaren kalea - Benidorm kalea; Zarandoa etorb., Aragoi kalea, Catalunya kalea; Orixe kalea (Deusturantz joan ahal izango da Oñatiko Unibertsitatearen kaletik) Arturo Campión kalea; edo Txakolin kalea.

Irteerak, ordea, honela egingo dira: Zarandoa etorbidea - Morgan edo Kanariar Uharteak - Elorrietako erribera bidea eginda; eta Orixe edo Ibarrekolanda kaleetatik.

Horrez gain, Agirre lehendakariaren kalearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatuek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere. Aragoi kalean aparkatzeko lekuak hartuko dira. 

Aldaketak garraio publikoan

19:30etik 02:15era bitarteko zirkulazio-muga horien guztien eraginez, Bilbobuseko linea gehienetan ibilbideak aldatuko dira. Esaterako, 11. linea (Deustu-Atxuri) kendu egingo da 20:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, eta hurrengo egunera arte; azken zerbitzua 19:45ean egingo du Deusturako noranzkoan. Horri buruzko informazio osoa geralekuetan edo www.bilbao.net/bilbobus webgunean kontsultatu ahalko da.

Horrela, aldaketarik izango ez duten linea bakarrak hurrengo hauek izango dira: 34 (Otxarkoaga-Santutxu), 43 (Garaizar-Santutxu), 50 (Buia-Abusu/La Peña), 57 (Miribilla-Ospitalea), 88 (Kastrexana-Indautxu), A8 (San Justo-Ametzola) eta G5 (San Adrian/Miribilla-Plaza Biribila).

Halaber, lasterketak irauten duen bitartean, honako taxi geltoki hauek ez dute funtzionatuko: Elkano kalea 1-3, Abandoibarra etorbidea, Madariaga etorbidea eta Plaza Biribila. Bilbao Night Marathon lasterketaren eraginez, ez da tranbia zerbitzurik egongo 19:16etik aurrera; hauek izango dira tranbiaren azken zerbitzuak: 

- Azken zerbitzua Atxuritik: irteera 18:18an. 

- Azken zerbitzua Casillatik: irteera 18:51n. 

Horri buruzko informazio zehatza 902 543 210 telefono-zenbakian, www.euskotren.eus tranbiaren webgunean eta @euskotrenEJGV twitter profilean kontsultatu ahal izango da. Bizkaibuseko linea batzuetan ere egingo dira aldaketak. Kontsultatu hemen: www.bizkaia.eus

Aparkalekuak eta garajeak

VIII. Bilbao Night Marathon lasterketaren ondorioz, proba garatzen den bitartean, zirkulazioan aldaketak egongo dira maratoiaren eragin-eremuko aparkaleku publiko eta pribatu guztietako sarbideetan eta irteeretan. Hain zuzen ere, aparkaleku hauetan (egoiliarrentzako aparkalekuak): Plaza Barria, Ramon Basterra kalea, Rafaela Ybarra kaleko 16 zenbakia, Teofilo Guiard kaleko 3 zenbakia, Agirre lehendakariaren etorbideko 146 zenbakia, Quintana kalea eta Arrue margolarien kaleko 2 zenbakia.

Txandakako aparkalekuak: Zubiarte merkataritza-gunea, Euskadi Plaza, Mazarredo, Pio Baroja plaza, Areatza plaza, Villarias kalea, Bidarte parkea eta Torres Quevedo kalea.

Horrela, Udaltzaingoak eta lasterketaren antolakuntzako langileek horietara sartzea eta irtetea onartuko dute, ahal den neurrian. Agirre lehendakariaren etorbidearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatu guztiek eta Campo Volantin pasealekuko eta Unibertsitateen etorbideko garajeek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere.