Ramon Perez Parejo (Badajoz, 1967) Hispaniar Filologian doktore da Extremadurako Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Didaktika sailean. Bere ikerketaren ildoak Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Haur eta Gazte Literatura, Zinea eta Hezkuntza, Literaturaren Teoria eta Espainiera Bigarren Hizkuntza gisa dira. Filologo moduan aditua da XX. mendeko bigarren erdialdeko espainiar poesian, Extremadurako poesian eta emakumeek idatzitako poesia latinoamerikar garaikidean.
Poesia liburu horretatik, sariketako epaimahaiak, jatorrizko planteamendua azpimarratu zuen, sakona edukiari dagokionez. Bertan estilo zaindua eta bertso neurtua erabiliz, subjektu poetikoa hainbat ahots bilakatuz/mozorrotuz doa, hainbat ofizio irudikatzeko.
Mikel Etxaburu Osaren Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak poesia liburuari dagokionez, bertsoek Niaren eta hiriko paisaiaren arteko lotura adierazten duten era berezia azpimarratu zuen epaimahaiak, emozioz betetako ibilbidea egiten duen ahots poetikoarekin.
Mikel Etxaburu Osa, Bilbon bizi den ondarrutarra Euskal Filosofian doktorea da, eta bi poesia liburu argitaratu ditu, Zu zara orain txoria eta Hodeiak zapatetan. Horrez gain, duela sei urtetik, irakasle da Mondragon Unibertsitateko Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan saritutako poemak biltzen dituzten bi liburukiak datozen egunetan egongo dira salgai, eta mailegurako prest Bilboko Udal Liburutegi Sarean.
Blas de Otero Poesia Lehiaketa eta Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa urtero deitzen ditu Kultura Sailak. Lehiaketa horien helburua literatura jarduera eta talentu berrien agerpena sustatzea da, bi egile bilbotar horien memoria eta lana bizirik iraunarazteaz gain.
BilbaoPoesia
Poesia liburuen argitalpena bat dator egun hauetan Bidebarrietako Liburutegian ospatzen ari den eta BilbaoPoesia literatur jaialdiarekin. Biharko eguna Blas de Otero poetari eskainiko zaio, idazlea Bilbon jaio zenetik ehun urte betetzen diren urte honetan. Horrela, goizean, Museo-Etxeen eta Idazleen Fundazioen Elkartearen urteroko bilera egingo da, eta arratsaldez, Oteroren Redoble de conciencia liburuaren inguruko poesia topaketa programatu da. Bertan, Fanny Rubio idazlea, Ramón Andrés saiakeragilea, Adolfo Celdrán kantautorea eta José Fernández de la Sota –Oteroren lana ondoen ezagutzen duen idazleetako bat– arituko dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.