Bilbao Night Marathon lasterketa dela eta bi orduz luzatuko dituzte ostalaritzako lokalen itxierak

uriola.eus 2016ko urr. 20a, 09:45

Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua Bilbon garrantzi handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak. Larunbatean, Bilbao Night Marathon lasterketa dela eta, luzapena gauzatuko dute lokalek.

Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, "eguneko lokalei" (bestelako ordutegia dute) eta terrazei izan ezik:

• Bilbao Night Marathon, urriaren 22an

• Halloween, urriaren 31n

• Eguberri aurreko epealdia, abenduaren 2tik 10era

• Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean

Hala berean, Bilbon jai-ospakizunak edo interes turistikodunak egiten direnean neurri hau aplikatu ahal izango du Udalak.