Bihar hasi eta hiru astez, gutxi gorabehera, Posta kalea itxiko dute Loteria kalearen bidegurutzean. Horren ondorioz, Banco España kalea eta Posta kalea ere itxiko dira, Viktor eta Gerrikogin kaleen artean. Ordezko bidea Kapelagile kalea izango da.
Zoladura konpontzeko okupatuko da kalea.
Bestalde, bihar hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatuko dituzte Olabeaga kaian, Itsas Museoaren eta 30. zenbakiaren artean. Bidea etengabe egongo da libre pinezkoentzat; semaforoen bidez utziko zaie pasatzen txandaka ibilgailuei, itsas pasealekutik Olabeaga kaiko 15. zenbakira bitartean.
Espaloia zolatzeko lanak direla-eta okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa
Era berean, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Aita Patxi plazako 1, 2, 6 eta 10 zenbakietan eta Celestino Mª del Arenal plazako 12, 13 eta 14an.
Udalaren ur-sarean eta hartuneetan lotura-lanak egiteko kenduko da ura. Udalaren ur-sarean berritzeko proiektua.