Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa bat iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko urr. 25a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 26, asteazkena, esparru publikoa okupatuko dute Sagarminaga eta Uribitarte kaleetan. Gainera, ur mozketa egongo da Alberca Doktorearen kalean, Zumaia kalean eta Landaburu Baserriaren kalean. 

Bihar hasi eta hilabetez, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Sagarminaga kalean, 2. eta 12. zenbakien parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuek libre izango dute bidea etengabe.

Oinezkoen pasabide goratuak egiteko okupatuko dute esparru publikoa.

Era berean, bihar hasi eta hilabetez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Uribitarte kalean, iturriaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz hemen ere; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Espaloia zabaltzeko lanetarako okupatuko dute esparru publikoa kasu honetan.

Ur mozketa

16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Alberka Doktorearen kaleko 6 eta 8 zenbakietan; Zumaia kaleko 12.ean; eta Landaburu Baserriaren kaleko 3an.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura; Bilboko Metroaren 3. linearen proiektua.