Ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, kalera ateratzea eta euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jartzea.
Berbagunean euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork parte har dezake egun osoan egongo diren mintzaldietan. Lau txanda antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte. Berba-lagunekin aritzeko abagunea egongo da, gainera, gizartean nolabaiteko oihartzuna duten kultur arloko, kirol arloko eta beste sektore batzuetako pertsonek parte hartuko dute.
Goizeko lehen bi txandak, bereziki, ikastetxe eta eskolako ikasleei zuzenduta daude. Herritarrei 3. txandan (12:30 – 14:00) eta arratsaldeko 4. txandan (16.30 – 18:00) parte hartzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek.
Aurreko edizioetan legez, V. Berbaguneak euskaldunez beteko du beste behin Azkuna Zentroa. IV. edizioan, 1.600 lagun inguru batu ziren.
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen ekimena da.
Koldo Narbaiza, Euskara zinegotzia: “Berbagunea garrantzitsua da, baina euskara egunero erabili behar dugu, hor dugu erronka”
[2016-12-07] Bilboko Berbagunearen 5. edizinoa abenduaren 14an egingo da