Lehenengo saioa atzo izan zen, urriak 27, Deustuko Barrutiko Udaltegian. Saio horretan zenbait dinamika eta tresna eskaini ziren helburu hauekin:
1. Zurrumurruak eraikitzeko gako nagusiak zeintzuk diren jakitea:
- Zurrumurruaren atzean dauden beharrizanak.
- Eredu mentalak eraikitzea.
- Kontzientzia indibiduala eta kolektiboa areagotzeko estrategiak.
- Egiturako alderdiak.
2. Dibertsitatearekin, nortasunen eraikuntzarekin eta gazteak dauzkan gizarte dibertso bateko bizikidetzarekin lotutako alderdiei buruz gogoeta egiteko erabil daitezkeen jarduerak zeintzuk diren jakitea.
3. Gazteentzako edozein dinamikaren zeharkako hastapen batzuk alderatzea, zurrumurruen aurkako estrategiari dagokionez.
4. Jarduera berriak garatzen lagunduko duen prozesua planifikatzea.
Esperientzien bidezko metodologia erabiltzen da eta esku hartzeko gakoak partekatzen dira, jarduera eta ariketa batzuk egiten dira, eta lanerako esparru bat eratzeko lantzen dira eta nortasuna eraikitzeko dinamikei eta adostasunei eta desadostasunei buruzko gogoeta egiten da.
Lanerako egutegia, azarotik ekainera
Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren bitartez, lanerako egutegi bat diseinatu du:
Azarotik martxora, gazteguneetako hezitzaileen taldeak tailerrak diseinatu eta egingo dituzte; estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurruen gaiak landuko dituzten mikroekintzak egingo dira.
Apiriletik maiatzera, tailer sortzaileak antolatuko dira eta kanpoko profesionalak ekarriko dira komunikaziorako produktuak sortzeko, zurrumurruen proiektua oinarritzat hartuta; gazteguneetako gazteek egingo dituzte horiek.
Lan horren ondoren eskuliburu bat egingo da eta bertan bilduko dira profesionalentzako gomendioak, dinamikak eta laneko tresnak, aurreiritziak eta estereotipoak gazteekin lantzeko.
Ekainean, esku-hartzearen azken emaitza modura, topaketa bat antolatuko da Bilborock aretoan gaztegune guztietan parte hartu duten pertsonekin, laneko esperientzia partekatzeko eta horren emaitzak zeintzuk diren erakusteko.
Gazteguneak
Gaztegunea gazteen aisialdirako programa da eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da (1999 eta 2004 bitartean jaiotakoak). Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Irala, Zorrotza, Errekalde eta Zazpi Kaleetan daude gazteguneak.
Gazteguneak gazteen topaketarako espazioak dira, ikasgeletatik kanpoko espazioak, eta jarduera ludiko eta sortzaile ugari egiten dira bertan. Gazteak ondo pasatzen eta entretenitzen diren bitartean, balioak sendotzen dituzte: genero-indarkeriaren aurkako kontzientziazioa, andrazkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea edo dibertsitateko elkarbizitza, kasu honetan bezala.
Zortzi gaztegune daude uriko barrutietan:
• Deustukoa, Udaltegian (Agirre Lehendakaria 42)
• Begoñakoa, Udaltegian (Club Deportivoren Zirko Amateurra 2)
• Zorrotzakoa (Fray Juan 33)
• Otxarkoagakoa, Udaltegian (Pau Casals 19)
• Uribarrikoa (Moraza plaza 4-A)
• Iralakoa, Udaltegian ((Aranako Txara plaza)
• Errekaldekoa
• Zazpi Kaleetakoa