Osasun eta Kontsumo Sailak azaroaren 2an jarriko du abian arratoiak hiltzeko aurrekanpaina berezia; izan ere, asko ugaldu dira aurtengo eguraldi onaren eraginez. Kanpainaurrea lotu egingo da kanpaina ofizialarekin. Azaroaren 16tik abenduaren 29ra bitartean egingo da kanpaina ofiziala barruti guztietan. Gune arazotsuak aukeratuko dira aste bitan jarduteko, azaroaren 15era arte, hain justu. Kanpaina biak sartzen dira arratoiak hiltzeko Udaleko sailak urtean hirutan (udaberrian, udan eta udagoienean) gauzatzen duen plan integralaren barruan.
Kanpaina gauzatzeko, hiriko inguraldetik erdialderaino, Udaleko teknikariek arratoiak hiltzeko produktua behar bezala identifikatutako poltsa hermetikoetan sartuko dituzte eta poltsa horiek arratoiek erabili ohi dituzten "txoko ekologikoetan" utziko dira: bide publikoko saneamendurako kutxatiletan, sasitzetan, arratoiak bertan finkatu diren zantzuak dituzten sastrakatan, etab. Osasun eta Kontsumo Saileko langile adituek egunero egiten duten kontrol-lanaz gain, kanpaina hauek beharrezkoak dira Bilboko arratoi-kopurua gutxitzeko. Ohikoak ez diren lekuetan arratoiak ikusiz gero, 94 420 52 07 telefonoaren bidez Osasun eta Kontsumo Sailari jakinaraztea gomendatzen da.
Herritarrentzat aholkuak
Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei:
- Ez bota hondakinik kalera, parkeetara, orubeetara eta bestelako inguruetara (patioak, lorategiak…). Erabili paperontziak eta edukiontziak.
- Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…), arratoientzako janari bilaka daiteke eta.
- Zaborra poltsa itxietan sartu eta poltsa bakoitza dagokion edukiontzira bota, finkatutako ordutegia beteta.
- Ahal dela saihestu patio, lonja eta bestelako leku itxietako potxingoak eta ur-pilaketak; hartara, gutxitu egingo da intsektuak (eltxoak) eta arratoiak (ur hori edaten dute) agertzeko arriskua.
- Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Arratoirik ez sartzeko modurik onena sarbidea eragoztea da.
Egutegia
- 1. Barrutia, Deustu: Deustuko Done Pedro, Deustuibarra, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Ignazio, Elorrieta eta Banderas mendia, azaroaren 16an, 17an eta 18an.
- 2. Barrutia, Uribarri: Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Arabella eta Artxanda mendia: azaroaren 21ean, 22an eta 23an.
- 3. Barrutia, Otxarkoaga-Txurdinaga: Otxarkoaga, Txurdinaga eta Avril mendia: azaroaren 24an, 25ean, 28an eta 29an.
- 4. Barrutia, Begoña: Begoña, Santutxu eta Bolueta: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an eta 5ean.
- 5. Barrutia, Uri Zaharra: Uri Zaharra, Zazpi Kaleak, Iturrialde, Solokoetxe, Atxuri, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala, San Adrián, Abusu eta Miribilla: abenduaren 7an, 9an, 12an, 13an eta 14an.
- 6. Barrutia, Abando: Abando, Indautxu: abenduaren 15ean, 16an eta 19an.
- 7. Barrutia, Errekalde: Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Larraskitu, Uretamendi eta Iturrigorri: abenduaren 20an, 21ean, 22an eta 23an.
- 8. Barrutia, Basurtu-Zorrotza: Basurtu, Mazustegi, Olabeaga, Altamira eta Zorrotza: abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an.