Lan istripu gehien eragiten duen zergatia "gehiegizko azpikontratazioa" dela salatu du CCOO sindikatuak. Hori dela eta exijitu du "prebentziorako neurri gehiago eta hobeak eta koordinazio gehiago eta hobea enpresa nagusia eta enpresa azpikontratatuen artean". Istripuaren arrazoiak ezagutzeko Lan Agintaritzaren txostenaren esperoan, Euskadiko CCOOk epe laburrean lan heriotza eragin duten istripuen kopuruan jarri du arreta. "Hilabete pasatxoan Euskadin dozena erdi hiladako izan dira", adierazi du Alfonso Rios ordezkariak.
ELAk, bere aldetik, eskatu du administrazioaren inplikazio handiagoa eta "ikuskaritza neurriak hartu" ditzala halako kasuetan.
Azpikontratazioaren gaineko benetako kontrola eskatu du LABek, azken laneko istripu hilgarriaren aurrean.
Udaleko Bozeramaileen Batzordea
Bilboko EH Bilduk jakinarazi duenez, Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu dadila eskatuko du, istripuari buruzko argipenak jasotzeko.
Lan heriotza
Bilboko Albia eraikineko aurrealdea eraberritzen ari dira guztiz eta obra horietan ari zen langile bat hil egin zen atzo, asteazken arratsaldean, 10 metroko garaieratik jausita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Europa Press agentziari labur azaldutakoaren arabera bertara anbulantzia bat joan da, baina langilea hilda zegoen ordurako.
LAB sindikatuak jakinarazi duenez Albia eraikinean hildako 41 urteko langilea Sesman enpresarentzat egiten zuen lan, Construcciones Olabarrik azpikontrataturik.
[2016-11-02] Langile bat hil da Bilboko Albia eraikina eraberritzeko obretan