Esparru publikoaren okupazioa Ollerietagoienan eta Uribitarten

uriola.eus 2016ko aza. 3a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 4, ostirala, kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Ollerietagoienan eta Uribitarte inguruan.

Hain zuzen ere, 09:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Ollerietagoiena zeharkalean, Begoñako Errepublika eta Ollerietabarrena kaleen artean. Ordezko bideak Santutxu, Menendez y Pelayo eta San Franciskito izango dira. Gainera, okupatuko den aldean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Kalea asfaltatzeko okupatuko dute esparru publikoa.

Bestalde, bihartik azaroaren 12ra bitartean, Uribitarte kalea itxiko dute, Uribitarte erranplak eta Uribitarte zeharkalearen artean. Ordezko bideak Mazarredo zumarkalea, Colon de Larreategi, Buenos Aires, Ibañez de Bilbao eta Uribitarte zeharkalea izango dira.

Era berean, Isleta kaleko espaloia itxiko dute, Uribitarte kalea eta Uribitarte pasealekuaren artean. Gune horretako aparkalekuak ere okupatuko dituzte eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Garabi bat kentzeko okupatuko dute esparru publikoa.