Helburu nagusia bisitariarengan emozioak sortaraztea da eta, aldi berean, ibilbide zientifiko honetan arkeologoek eskuratu duten ezagutza zabaltzea. Horretarako erakusketan zehar denbora historikoarekiko kontrajarriak diren muntaia batzuk aurkituko ditu bisitariak. Hausnartzeko eta pentsatzeko gonbidapena dira.
Aurkezpen gisa, atarian, Bizkaian arte paleolitikoaren aurkikuntzan, azterlanean, babesean, hedakuntzan eta kudeaketan lan egiten ari direnen jarduerak eta protagonistak erakusten dira; euren esperientziak eta lanak erakusten dira. Azken finean, ezagutza horien aterik ezkutukoena irekitzen dute.
"Has dezagun gure bidaia", diote Rekalde Aretoko arduradunek.
"Jarraian, erabateko murgiltze-sistema baten bidez, hiru kobaren bisita birtuala egiteko aldean sartuko gara: Ventalaperra, Santimamiñe eta Arenaza. Helburua sentsazio bakarra sortzea da, bisitariari era intimoan eta indibidualean Bizkaian dauden adierazpen artistikorik antzinakoenekin gozatzeko aukera ematen zaio, giro berezian eta apartan ibilbide errepikatu ezina eskainiz: Paleolitikoko sorkuntza-espazioak.
Gure bidaian aurrera egin eta eztanda artistikora iristen gara: arte paleolitikoaren eta XXI. mendearen arteko tokapetara. Artista batzuen eskutik esparru bakarra sortuz arte paleolitikoa, arte garaikidea eta digitalak nola batzen diren ikusiko dugu; espazio horretan euren arteko diferentziak desagertu egiten dira bisitaria giro emozional ez-ohiko eta berritzailean murgilaraziz. Erakusketan Miquel Barceló, Mimmo Paladino eta Karel Appel-en koadroak ikusiko ditugu, eta baita Paco Gramaje, Txuspo Poyo eta Alba Corral-ek erakusketa honetarako berariaz sortu dituzten bideo sorkuntzak ere.
Ibilbidean aurrera egiten jarraituko dugu: Tailerra. Bisitariari aukera ematen dio zuzenean, ukitzeko pantailen erabileraren bidez, bederatzi kobaren eta horien historiaurreko artearen dokumentaziorako egin den material oparoaren atal bat ezagutzeko 2D eta 3D formatuetan.
Gure bidaiari amaiera ematen dion azken bideo baten erakusten diren bederatzi koben erreplika birtualak egiteko prozesua azaltzen zaigu eta 2016 d.C. Paleolitoa erakusketaren kredituak ematen dira.
Murgiltze honek gure arbasoek ere bazuten sortzeko gaitasun hori ezagutzen laguntzea eta euren obra zaindu behar dugun altxor bakar moduan baloratzeko aukera ematea gustatuko litzaiguke eta, horrela, etorkizuneko belaunaldiei funtsa ahaztu gabe transmititzea: artea bere garaia gorabehera".