Lehiaketak fase bi izango ditu. Lehenengoan ipuinak bidali eta herritarren botazioaren emaitzak jasoko dira; bigarrenean, irabazlea aukeratuko da. Parte‑hartzaileek posta elektronikoz (relatos@gautxori.biz), Facebook-eko orriaren bidez (http://www.facebook.com/Gautxoribilbao) edo Twitterren bidez (https://twitter.com/gautxoribilbao) bidal ditzakete lanak, azaroaren 20ra arte. Ipuinarekin batera, izen-abizenak, helbide elektronikoa, herria eta adina bidali behar dira. Era berean, aldi horretan botazio publiko bat egingo da eta pertsona bakoitzak egunean behin eman ahal izango du botoa gustukoen dituen ipuinen artean. Lehen fase honetan botorik gehien lortzen dituen bost ipuinak igaroko dira finalera.
Bigarren fasean, azaroaren 21etik 30era, Alfonso Gil Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zinegotzia izango da epaimahaiko buru eta epaimahai horrek beste bost kontakizun aukeratuko ditu jasotako guztien artean. Horrela, bada, hamar finalista izango dira (herritarren botoekin aukeratutako bost eta epaimahaiak aukeratutako beste bost).
Gero, lehiaketaren hiru irabazleak aukeratuko dira. Lehenak pertsona birentzako sarrera bi jasoko ditu Bilbao Basketen hiru partida ikusteko, Real Madrid, Betis eta Herbalife Gran Canaria taldeen aurkakoak. Bigarren sailkatzen denak pertsona birentzako sarrera bi jasoko ditu Bilbao Basketek Betis eta Herbalife Gran Canariaren aurka izango dituen partidak ikusteko, eta hirugarren sailkatuak pertsona birentzako sarrera bi Herbalife Gran Canariaren partida ikusteko.
Hiru irabazleen izenak Gautxoriren sare sozialetan eta webgunean (www.gautxoribilbao.biz) jarriko dira abenduaren 1ean.