Victor de Diego taldea izango da ‘Jazz Bilbao Gau-Txori’ zikloko hurrengo protagonista

uriola.eus 2016ko aza. 3a, 09:45

www.cafeauditori.com/evento/victor-de-diego-trio

Jazz Bilbau Gau-Txori programak euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa emateko xedea du helburu. Bi emanaldi izango ditu kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata eta 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu Gau-Txori programak, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Ruben Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), Jose Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Victor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Geronimo Martin seikotea (azaroaren 18an), Abraham de Roman seikotea (abenduaren 2an) eta Collado-Garcia-Benito hirukotea (abenduaren 16an).

Victor de Diego Trio

Víctor de Diego (saxoa); Jordi Gaspar (kontrabaxua); Gonzalo del Val (bateria). Bihar eskainiko dituzte kontzertuak NH Villa de Bilbao hotelean 20:30ean eta 23:00etan.

1984an Bilbon jaio zen saxofonista; ibilbide profesionala 1984an hasi zuen Pork Pie Hat, Infussion eta Quartet Creciente bezalako taldeetan jotzen eta hainbat sari lortu zituen Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. 1986 eta 1987 artean BOSen lan egin zuen Enrique García Asensioren gidaritzapean, eta telebistan estudioko musikari-lanak ere egin zituen Jazz entre amigos, Jaz & Co eta Jazz a l’estudi bezalako saioetan.

1988an Bartzelonan ezarri zuen bizilekua, eta bertan ari da lanean, bere talde propioak gidatzen eta mota guztietako musika-taldeetan kolaboratzaile lanak egiten; horri esker nazioarteko hainbat jazz jaialdi entzutetsutan jotzeko aukera izan du.