Uribitarte Pasealekua aukeratu dute proba jokatzeko lekua, eta nahi duten guztiek "itsuen modura" korrika egiteko aukera izango dute: binaka, lokarri batez lotuta eta kriskitin bat erabiliz, itsuentzako soinu-seinale gisa.
Lasterketak kilometro inguruko ibilbidea izango du, eta 12:00etan abiatuko da. Inskripzioa doakoa izango da, eta 11:00etatik aurrera egin ahal izango da Pio XII Plazan kokatutako karpan.
Udalaren sostenguaz gain, ONCEk antolatutako lasterketa honek Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazioa eta Coca-Colaren babesa ere izango du.
Urrezko Kriskitina Bilbo 2016
Helmugara heltzean, urtero bezala botu gehien lortzen duen erakundeari Urrezko Kriskitina emango dio ONCEk. ONCEko webgunean on line bozkatzeko epea gaurko, azaroaren 4ko 10.00etan amaituko da. Edizio honetako hautagaiak ondorengoak dira:
- Bilbao Basket Fundazioa: 'Un partido una causa' delako ekimenagatik, zeinari esker, Bizkaiko irabazi asmorik gabeko elkarteen lana ezagutarazten duen, eta elkarte txiki ugariren lanaren bozemale bilakatzen den 10.000 ikusle biltzen dituen kantxan.
- Bilbao FormArte: Desgaitasun psikikoa edota intelektuala duten pertsonen garapena formazioaren bidez sustatzeagatik euren sormen, hazkuntza eta garapen artistikoa eta pertsonala ere garatuaz.
- Teresa Magaña: Eusko Jaurlaritzako Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko Baliabidetegiko zuzendaria 25 urtez izanda, pertsona desgaituen hezkuntza garapenaren alde egindako lanagatik, beti ere profesionaltasunaz gain modu pertsonalean inplikatu izanagatik Erakunde Publikoen eta pertsona desgaituen elkarteen aldeko elkar lana sustatzeagatik beti ere ikasle desgaituen beharrak erreferentea izanik.