Solasaldia: 'Kooperatibak eta autogestioa Kuban, begirada feminista sozialismoaren eguneratzeari'

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2016ko aza. 4a, 12:59

Solasaldia izango dugu Maura Febles Dominguezekin 'Kooperatibak eta autogestioa Kuban, begirada feminista sozialismoaren eguneratzeari' izenburupean. 

Sortu berria den Berta Caceres Gune Feministako eta Habanako Unibertsitatearen Filosofia Institutuaren Galfisa taldeko kide dugu Maura Febles Dominguez.

Hitzordua, azaroaren 4ean, 19:00etan, Zirika Herri Gunean (Erronda kalea 12, 48005, Alde Zaharra, Bilbo).

Solasaldia Hegoa Institutuak antolatzen duen 'Herri mugimenduak eta askapenerako bide-orriak' ikastaroan barnebiltzen da, eta Askapena, Komite Internazionalistak, Eragin eta Euskadi-Kuba erakundeek antolatzen dute.

www.cubainformacion.tv