Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 28. edizioko finalak ostegunean hasiko dira Bilborocken

uriola.eus 2016ko aza. 8a, 10:34

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 28. edizioa finaletara heldu da. Hain zuzen ere, hiru modalitateetako finalak hilabete honetan izango dira: ostegunean, hilak 10, elektronikako eta bestelako joeren finala; ostiralean, hilak 11, metalekoa eta larunbatean, hilak 12, pop-rockekoa. Kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira 20:00etan hasita. 

Irailean hasita lehiaketaren barruan jo duten 34 taldeetatik sei –hiru pop-rockekoak eta beste hiru metalekoak- pasatu dira finaletara. Talde horiek aukeratzeko epaimahai profesional baten -musikaren arloko hamabost adituk osatua, modalitate bakoitzeko hiru- eta hiru pertsonek osatutako epaimahai gazte baten balorazioa kontuan hartu da, bai eta ikusleek botoa ere (688 boto jaso dira). Elektronikaren eta bestelako joeren kasuan, epaimahai profesionalak zuzenean aukeratu ditu finalera pasatu diren lau taldeak.

Kategoriaren arabera, hauek dira finaletarako sailkatu diren taldeak:

- Elektronika eta bestelako joerak

• Rrucculla (Bizkaia).

• L'An2000 (Frantzia), Sueisfine (Valentzia).

• Vanesa Paris (Bartzeloan).

Metala

• Fetitxe (Bizkaia), 

• Insaniam (Albacete) 

• Warg (Zaragoza).

Pop Rocka

• I Me Mine (Frantzia), 

• My Expansive Awareness (Zaragoza) 

• The Zephyr Bones (Bartzelona).

Musikari gazteei laguntzea

Musikako lehiaketa beterano hau antolatzean, Bilboko Udalak helburu hauek bete nahi ditu: batetik, bilbotarrei musika-talde hasiberrien lana eskaintzea eta bestetik, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osaturiko talde horien lanak sustatzea eta zabaltzea da, eta aldi berean estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin eszenatokian jarduteko aukera ematea.

Hauek izango dira sariak: Pop-Rock eta metal modalitateak: 5.000 euro, 2.500 euro eta 1.200 euro; elektronika eta bestelako joerak: 2.200 euro. Epaimahaiaren sari berezia 1.100 euroko balioa duena, eta babesleek emandako sariak ere egongo dira: musika-tresnak, kontzertuetan jotzeko eta zabalkundea egiteko aukera, esaterako. 

626 taldek eman dute izena lehiaketan

Aurtengo edizioan 626 taldek eman du izena lehiaketan: 462 pop-rockekoak, 122 metalekoak eta 42 elektronika eta bestelako joeretakoak. Jatorriari dagokionez, berriz, % 18 Euskal Herrikoak dira, % 75 inguru estatukoak (batik bat Madrilgoak eta Kataluniakoak) eta % 6 atzerrikoak.

Finalak streaming bidez

Hiru finalak streaming bidez eskainiko dira www.concursovilladebilbao.com lehiaketaren webgunean. Gainera, lehiaketari buruzko informazioa eta emanaldien bideoak ere ikusi ahal izango dira.