Sozialismoaren gaineko hausnarketa eta eztabaida sustatuz

Erabiltzailearen aurpegia IPES 2016ko aza. 8a, 11:32

Sozialismoaren historia labur bat liburu arrakastatsuaren bigarren argitalpenaren berri emango du bere egile Gorka Etxebarria Dueñasek azaroren 9an, asteazkena, Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27) 19:00etik aurrera. Espazio berean, liburuan ilustratzaile aritu den Iñaki Rifaterraren xilografien erakusketa ikusteko aukera izango da. 

Sozialismoa hizpide dugu etengabe aktualitate politikoari lotuta. Termino honen atzean adiera ugari eta beste horrenbeste eztabaidaeman izan dira, eta ematen dira egun. Hauek sustatu eta elikatzea dugu xede liburu honen zabalpenarekin, nondik gatozen ikusita soilik jakin baitezakegu non gauden eta nora joaten ahal garen.

 

Sozialismoaren historia labur bat
2015eko azaroan argitaratua, hilabete gutxian agortu zen lehen argitalpena, batez ere gazteen artean izandako harreragatik. Euskaraz idatziriko liburu salduenen artean izan zen eta bere arrakastaren erakusle ONCEk braillera itzuli berri duela bere bezeroen eskura jartzeko. Orain, bigarren argitalpena Baionan aurkeztu berri dugula, liburuaren aurkezpenekin jarraitzen dugu, sozialismoaren gaineko hausnarketa eta eztabaida sustatuz:

Azaroaren 9an, Bilbon: 19:00etan Loiuse Michel liburudendan (Elkano Kalea 27).

Informazio gehiago: webean

@Sozialismo_HLB