Esparru publikoa okupatuko dute Pau Casals etorbidean eta Sagarminaga kalean

uriola.eus 2016ko aza. 8a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, asteazkena, azaroak 9, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Pau Casals etorbidean. Era berean, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dituzte Sagarminaga kalean.

 

Bihar hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Pau Casals etorbideko 19. zenbakiaren parean (Udaltegian).

Aurreratu dutenez, okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Espaloia zabaltzeko eta baranda jartzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bihar hasi eta hilabetez ere, gutxi gora behera, aparkalekua eta espaloia okupatuko dituzte Sagarminaga kalean, Georgia kalearen ondoan. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta oinezkoen igarobidea libre egongo da etengabe.

Baranda bat jartzeko eta horma bat kentzeko hartuko dute neurria.