Biharko 23:30etatik ostiraleko 05:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Untziola kalea, Fray Juan kalearen eta Abaro estrataren artean Gabonetako apaingarriak jartzeko. Ordezko bideak Hermogenes Rojo eta Fray Juan izango dira.
Bestalde, bihartik hasi eta hilabete eta erdiz, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Begoñako Andra Maria kaleko aparkalekuan, 47. zenbakiaren aurrean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta oinezkoen igarobidea libre egongo da etengabe.
Espaloia eta zintarria konpontzeko lanak direla-eta okupatuko dute esparru publikoa.