Bertan aurreratu zutenez, hemendik aurrera egun hau, azaroak 8, ezarri nahi da Bilboko Udaltzaingoaren urteurrena ospatzeko.
Ekitaldian Iralako Tomas Camacho ikastetxeko eta Miribillako Ikastetxe Publikoko LHko 5. mailako ikasleek parte hartu zuten, Laguntza Komunitarioaren Unitateak emandako hitzaldi batzuetan izan baitira Udaltzaingoaren lana zein den gertutik jakiteko. Instalazioak eta Suhiltzaileen Parkea bisitatu zituzten.
Gainera, goizeko 11:00etan Txakurtegiko Unitateak eta Udaltzaingoaren ibilgailuek erakusketa bat egin zuten (104 ibilgailu, 27 moto eta herritarrei laguntzeko 3 bulego mugikor). Erakusketa hori Miribillako instalazioetan egin zen ikasleen, zinegotzien eta Udaltzaingoko agenteen aurrean.
172 urteko ibilbidea duen polizia
Bilboko Udaltzaingoa 1844 azaroaren 8an sortu zen Federico Victoria de Lecea alkatearen agintaldian. Berak erabaki zuen Udaltzaingoa sortzea eta lehendik zeuden txinelen kidego txikia antolatzea; horrela eratu zuen tokiko erakunde modernoa, jendeak gero eta segurtasuna handiagoa eskatzen baitzuen.
Hasieran, udaltzaingoan 12 agente baino ez zeuden. Gaur egun, ia mende biko ibilbidearen ondoren, 764 pertsona baino gehiago daude langile-zerrendan (agenteak, agintariak eta atxikitako administrariak). Horietatik 713 poliziak dira (49 emakumezko, % 6,8) eta langileen batez besteko adina 48 urtekoa da.
Denborarekin, Udaltzaingoaren zeregina aldatu egin da. Gaur egun nabarmentzen den hitz gakoa "prebentzioa" dela azaldu zuten atzo ere, auzoetan oinez ibiltzen diren polizien patruilekin, horrek segurtasunaren pertzepzioa areagotzen baitu.
Beste eginkizun askoren artean, Udaltzaingoak 23 urte daramatza umeekin lanean Bideko Heziketari laguntzako programen bidez. Horrela, bideko segurtasuanren arloan gogoeta sustatzen da, balioetan hezten da, ezagutzak partekatzen dira eta jarrera egokiak garatzen dira. Hemendik aurrera, balioetako heziketa hori uriko ikastetxeetan ere zabaldu nahi du, herritarren segurtasuneko ezagutzak partekatuz.