50 egunez greban Bizkaiko zahar-etxeetan

ELA sindikatua 2016ko aza. 11a, 10:29

Gatazka hasi zenetik, 50 egun bete zituzten atzo greban Bizkaiko zahar-etxeetako langileek. Atzoko egunean ere manifestazio berri bat egin zuten sektoreko patronalen eta Bizkaiko Foru Aldundiarena jarrera salatzeko.

Langileen ordezkariak azpimarratu zutenez manifestazioaren amaieran, "gatazkak jarraituko du datozen asteotan". "Borroka honetan gure eskakizunak plazaratuz, hau da, ratioak hobetzeko diru-sail nahikoak bideratzeko, zentroetako pertsonala ugaltzeko, eta langileei lan-baldintza duinak aitortzeko erreklamatuz jarratuko dugu".