Guztira 1.134 plaza eskainiko ditu Udalak jarduerak dirauen 9 egunetan banatuta; plaza horietako 54 dibertsitate funtzionala duten gazteentzat izango dira. Aurreko urteetako arrakasta ikusita, gehitu egin dira eskainitako plazak eta egunak.
Taldekako jolasak, igeriketa, padela, tenisa edo saskibaloia izango dira 'Gabonetan primeran kirola eginez' programan egingo diren jarduera batzuk; betiere, lana eta familia bateratzeko erraztasunak emanda.
Jarduera guztiak 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo dira egunero. Kiroldegietara 08:30etik aurrera sartzea dago. Kirol arropa eta oinetakoak, bainujantzia, txankletak, xukadera eta txanoa (gomendatua) eraman behar dira. Jarduera guztiak euskaraz eta erdaraz izango dira.
Informazio gehiago eta inskripzioak
Izena emateko epea azaroaren 15ean hasiko da Bilbao Kirolak-eko abonatuentzat eta azaroaren 17an gainerakoentzat eta www.bilbaokirolak.com web orriaren bidez eta kiroldegi guztietako salmentarako makinetan egin daiteke. Jardueren prezioa 10 eurokoa da eguneko (12 euro abonatu gabekoentzat) eta plazak egun baterako, egun batzuetarako edo egun guztietarako erreserbatu daitezke.
Bestalde, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak bakarrik egingo dira Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioan (94 441 31 81).