Trakifoa eten eta aparkalekuak kenduko dituzte Portuko Markesaren kalean

uriola.eus 2016ko aza. 11a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, azaroaren 13an, igandea, 07:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute eta aparkalekuak kenduko dituzte Portuko Markesaren kalean, Colon de Larreategi eta Kale Nagusia kaleen artean.

Okupatuko dituzten aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bideak Colon de Larreategi, Mazarredo, Urkixo eta Bertendona kaleak izango dira. 

Zirkulazio etenaldia tresneria igotzeko lanek eragingo dute.