Emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako jardunaldia egingo dute gaur Boluntan

uriola.eus 2016ko aza. 11a, 10:15

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira (azaroak 25), Euskadiko Munduko Medikuak elkarteak, Udalaren eskutik, emakumeen genitalen mutilazioari buruzko jardunaldi bat antolatu du gaurko, azaroak 11, Bolunta elkartearen ekitaldien aretoan (Zabalbide, 1). 

Jardunaldiko gai nagusia emakumeen genitalen mutilazioa izango da, eta jardunaldiaren helburua fenomeno hori eta Euskal Autonomi Erkidegoko egoera hobeto ezagutzea, egiten diren esku-hartzeei buruz hausnartzea eta arlo horretako prebentzioa lantzeko ildo berriei buruz eztabaidatzea, betiere giza eskubideen eta generoaren ikuspegitik. Bide batez, Bilboko jarduketa-protokoloa aurkeztuko dute era ofizialean.

Emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzea, jakinaraztea eta gaiari ekitea bitartekaritzaren eremutik; horra hor mutilazio mota horren aurkako helburu nagusiak, eta horretan zeresan handia dute Giza Eskubideen arloan diharduten komunikabideek eta erakundeek. 

Programa trinkoa EGMari eremu guztietatik ekiteko

Jardunaldian Bilboko jarduketa-protokoloa aurkeztu da. Goizane Mota Gago (Bilboko Udaleko Immigrazioko teknikaria eta 'Emakumea, Osasuna eta Indarkeria' programaren koordinatzailea), Ana Fernandez de Garaxalde (Auzolan Moduluko zuzendaria) eta Inmaculada Bernal Villate (Emagiña, Txurdinagako osasun zentroko lehen mailako arreta, Bilbao-Basurto ESI) izango dira horren ardura hartuko dutenak.

Horrez gain, 'Save a Girl, Save a Generation' GGKEko fundatzaile eta zuzendari Asha Ismail andreak 12:00etan egingo den mahai-inguruan parte hartuko du, Fatima Djarra Sani Espainiako Munduko Medikuak elkarteko bitartekariarekin batera. Gaia izango da emakumeen mutilazio genitalari nola ekin emakumeon jaioterrietan eta bizi diren herrietan. 

Jardunaldia amaitzeko zenbait lan-mahai egingo dira aldi berean, ‘Mariama’ UNAF elkartearen dokumental laburrari buruz, hura ikusi ondoren.