Apirilean eman ziren ezagutzera udal sail batzuek gazteen gaueko aisialdiari buruz egindako azterketaren lehen ondorioak eta garatu beharreko lehen neurriak proposatu zituzten. Ostiral goizean, prentsaurrean, Gazteria eta Kirol Sailak Bilboko gaueko aisialdiaren ohiturei buruzko lanaren lehen ondorioak aurkeztu zituen, bai eta uda aurreko hilabeteetan abian jarritako programa pilotuaren balantzea eta datozen hileetan esku hartzeko diseinatu den proiektua ere.
Egindako lanaren balantzea
Garatzeko proposatu ziren lehen neurrien artean, lau jarri dira abian:
Gaueko programa hezitzaileak kalean alkohola edateak dituen ondorio kaltegarriak azpimarratzen ditu: Asteburuetan kalean alkohola edaten den espazioetan Udalaren eta gazteen arteko hurbilketa pertsonala eta zuzenekoa lortu nahi izan da.
Planteamendu horrekin, Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren helburuak hauek dira:
- a) Aisialdian kultura zibikoa bultzatzea: kaleko garbitasuna eta eragozpenak murriztea.
- b) Alkoholaren eta beste substantzia batzuen gehiegizko kontsumoaz sentsibilizatzea.
- c) Bertatik bertara jakitea Bilbon zertan den kaleko edana.
Lan hau maiatzeko eta ekaineko asteburuetan egin da, 16 gauetan, 23:00etatik 3:30ak arte. Eta hezitzaileekin kalean egindako lanak 501 kuadrillatan izan du eragina, hau da, zuzeneko inpaktua izan du 4.500dik gora gazterengan.
Gau horietan lortutako informazioari dagokionez, hauek dira ondorio nagusiak:
1. Bilbon, kaleko edana 10 lekutan egiten da, gutxi gorabehera.
2. Espazio berean nahasten dira litroak edaten ari diren gazteak eta ostalaritzako establezimenduetako edariak edaten ari diren beste pertsona batzuk.
3. Kaleko edanak ordu-banaketa dauka, lizentzien erregimena dela-eta.
4. Kaleko edanaren gunean bi desberdintzen dira: ostegunetik larunbatera (Pozas) eta ostiraletik larunbatera (Mazarredo).
5. 01:00ak eta 02:30ak bitartean, 18 eta 22 urte bitarteko gazter gehien biltzen den lekuetako bat Isozakiko eskailerak dira.
6. Jende asko biltzen den beste leku bat, eta auzokoei eragozpenak sortzen dizkiena, diskoteketako sarrerak dira.
Programa pilotuaren balorazioari dagokionez:
- Udalak beste bide bat zabaldu du Bilboko gazteekin harremana izateko espazio gazte batean, alde bientzat urrunekoa izan dena ordura arte, ekintza berriak edo proiektu interesgarriak komunikatzeko edo partekatzeko.
- Galdetutako gazteek modu positiboan baloratzen dute Udalak haiek kontuan hartzea eta haien proposamenak eta iritziak zeintzuk diren jakin nahi izatea.
- Gazter gehienek badakite eragozpenak sortzen dituela, baina aisialdiari ematen diote lehentasuna.
- Aukerak zeintzuk diren galdetuta, gazteek zera proposatzen dute: botilodromoa, tabernetako kontsumizioen prezioak murriztea eta ostalaritzako lokaletako ordutegiak.
- Udalak uste du noizean behin garrantzitsua dela sentsibilizazio-kanpainak lantzea, eta lehen urratsak eman dira hiriko elkarkidetza hobetzeko eta gauaz gozatzeko.
- Beharrezkoa da gazteen kaleko edana eta aldi berean eragozpenak sortzen dituzten beste praktika batzuk, litroak edatea ez direnak (tabernen kanpoko aldean edatea, diskoteketako sartu-irtenak…). Hor ere aritu izan dira profesionalak.
Hileotan abian jarri den bigarren neurria da, parte hartzeko bide berriak abiatzea eta elkarrizketa sortzea gaueko aisialdian zuzenean edo zeharka inplikatutako eragileen artean, hau da, atsedena hartu nahi duten eta horretarako eskubidea duten auzotarren, aisialdia gozatu nahi duten gazteen eta gaua suspertu nahi duten ostalarien artekoa.
Hilabete hauetan hiru bilera antolatu dituzte, tartean dauden hiru aldeen artean.
- a) Lehenengo bilera udaletxean egin zen, 6. barrutiko auzotarren eskariei erantzuteko. Izan ere, zaraten aurreko ezinegona adierazi zuten. Ostalariek ere iritzia eman zuten eta auzotarren eskariak entzun zituzten.
- b) Bigarren bilera, berriz, 6. barrutiko informazio-batzordean egin zen. Tomas del Hierro Segurtasuneko zinegotziak eta Oihane Agirregoitia zinegotziak hartu zuten parte bilera hartan, auzotarren, talde politikoen eta ostalarien aurrean. Udalak proposatutakoen aurrean auzotarrek zeukaten iritzia zein zen jakiteko balio izan zuen.
- c) Azkenik, lan-saioa antolatu zen Bilboko gaueko aisialdia gozatzen duten gazteen, ordenantza ez betetzeagatik zigortutako gazteen, ostalarien eta auzotarren artean.
Egindako bileretan alde guztiek agertu duten "harmonia ona" azpimarratu nahi du Udalak, baita batzuek besteei entzuteko sortu den aukera ere. Era berean, kaleko esku-hartzeetan jasotako informazioa baloratzen da, parte hartzeko mekanismo garrantzitsua baita.
Abiarazitako hirugarren neurriaren helburua zigorren izaera hezitzailea indartzea eta Udaltzaingoak ezarritako zigorrak betetzeko modu alternatiboa ahalbidetuko duen programa baliagarria eta eraginkorra gauzatzea da.
Urtearen lehen 9 hilabeteetan 472 zigor jarri dira kalean edateagatik, %70 18 eta 21 urte bitarteko gazteei eta gainerakoak 22 eta 25 urte bitarteko gazteei. Gaur arte, 121 gaztek aukeratu dute zigorra modu alternatiboan betetzea.
Berrikuntza moduan, tailer bat eratu dute zigorrak modu alternatiboan betetzea errazteko. Horrela, Udalak gizalegea bultzatzen da gaueko aisialdian eta osasunaren gaia sustatzen da 20 urtetik beherako gazteen aisialdiko balio bateragarri modura.
Kaleko hezitzaileek gazteak egon ohi diren lekuetan egindako kanpainaren osagarri, hezkuntzako programak eta sentsibilizazioko kanpainak egin dira, adibidez Udalak oraintsu abian jarri duena, 'Bilbo zure etxea da', hirian gizalegezko jokabideak sustatzeko. Bertan, gaueko aisialdiak eragindako zenbait arazo biltzen dira, kalean utzitako hondakinak edo kalean txiza egitea, esaterako.
Gazteria eta Kirol Sailak egindako ekintzen balorazioaren berri emango die datozen hamabost egunetan lan-taldeetan parte hartu zuten aditu eta gazte bilbotarrei.
Bigarren faseko proposamenak
Udalak, deskribatutako neurrian baloratu ondoren, lanerako beste proposamen bat aurkeztuko du.
Lehenik eta behin, gaueko programa hezitzailearekin jarraitu egingo du eta kaleko hezitzaileen bidez, bai gaueko aisialdiko espazioetan, bai bestelako espazioetan eta orduetan, hala nola, lonjetan eta unibertsitateetan, auzotarrekin eta ingurumenarekin zibikoa den gaueko aisialdiaren kultura sustatzearen garrantzia jorratzen, gehiegikerien arriskuak azpimarratuta.
Unibertsitateko espazioan esku hartzen denean, Bilbon dauden unibertsitate-egoitzetan, aisialdikoa ez den espazio batean arituko dira gaueko aisialdiaz gozatzen duten gazteekin. Eta ikasketa-zentroen ondoren etorriko dira lonjak, gazteen bilera-lekuak, kontsumorako lekuak izan ala ez, gaiari hurbiletik heltzeko.
Gaueko esku-hartzeetan ikus-entzunezko tresnak erabiliko dira: audioak jarriko dira sortzen den zarata entzuteko eta uriko zikintasunaren irudiak ere jarriko dira.
Kanpainaren bigarren fase honetan, Udalak gazteen konpromisoa lortu nahi du sortzen dituzte hondakinak batzeko eta edukiontzietara eramateko, eta zaratek sortutako eragozpenak murrizteko. Horretarako, hezitzaileek gazteei aholkuak emango dizkiete gehiegizko kontsumoek dauzkaten arriskuen inguruan.
Era berean, auzotarrek, ostalariek eta gazteek parte hartzeko bide berriak irekiko dira, Gazteria Sailak martxan jarritako tresna berriak erabilita, sare sozialak, Bilbao Gazte webgunea eta Whatsapp bidezko sistema, adibidez.
Horrela, eragile desberdinen arteko elkarrizketa bultzatuko da eta laguntzaile berriak bilatuko dira Udal Ekintzen diseinuan eta Udalak proposatutako ekintzen alderaketan parte hartzeko prest daudenak:
- a) Webgunearen bidez eman daitezke datuak Gazteria Sailean.
- b) Kaleko hezitzaileen esku-hartzean, parte hartu nahi duten gazte aktiboak bilatuko baitituzte.
Beste neurri bat da adina 22-23 urtera igotzea zigorrak modu alternatiboan betetzeko tailerretara joan ahal izateko. Zigorrak modu alternatiboan betetzeko tailerren esperientziaren ondoren, adina 20 urtetik 22-23ra igo da. Zigortuek isunaren zenbatekoa ordaindu ordez, heziketa-saioetan parte hartzeko aukera izango dute, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoan eta horren ondorioetan sakontzeko. Udalak gazteak kontzientziatu nahi ditu gauez irtetea eta ondo pasatzea posible dela, baina osasunari eta hiriari egiten zaion kaltea zein den jakin behar dute.
Datorren urterako desafiorik garrantzitsuena gazteen aisialdiaren azterlana egitea izango da, Udalaren zeharkako eskaintza bat definitu ahal izateko. Horretarako, zortzi eztabaida-mahai jarriko dira abian unibertsitateko gazteekin eta lanbide-heziketako ikasleekin, eta 800 inkesta egingo dituzte. Focus groups eta elkarrizketa horietan oinarrituta, gazteen gustuak eta aisialdirako eskatzen dutena identifikatuko da eta Bilboko 18 eta 25 urte bitarteko gazteen aisialdiko ezaugarriak zeintzuk diren jakingo dute; aisialdiko Udal programak eta zerbitzuak aztertuko dira, berritzaileak izanik, estatuan eta atzerrian.
Ondorioekin eta aztertzeko proposamenekin 2017an aisialdiko, kulturako eta kiroletako agenda berri bat egingo da 18 eta 24 urte bitarteko gazteentzat, partaidetza bidezko aurrekontuetan aurkeztutako ekimen baten bitartez.
Era berean, herritarrek udal aurrekontuari egindako ekarpenen bidez, gazteen arloan proiektu bi egitea onartu da. Alde batetik, gizalegea bultzatzen jarraituko da gaueko aisialdian, gazteen osasuna zainduz, eta bestetik, gaueko aisialdiko eragileekin elkarrizketa lantzen eta sustatzen jarraituko da, nazioarteko jardunbide egokiak bilatuz.
Gainera, Gaztetalk foroaren beste edizio bat, gaueko aisialdia gaiarekin, "gaueko aisialdiko ohiturak", gazteen, ostalarien eta auzotarren artean elkarrizketa sortzeko eta beste hiri batzuetan 2017ko lehenengo hiruhilekoan hartzen diren puntako neurriak eta praktika onak baloratzeko espazioa.
Programa hau Gaztedi Bizkaia 2020 estrategiaren testuinguruan barne dago, zehazki Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak izenpetutako Udal Gaztedi Bilbao hitzarmenean.